| cas 
 

Olarriondo eta Ugartondoko etxeen oroimena desagertarazten

panel-olarriondo.JPG

Atzo, lehen orduan, udal brigadako langileak Olarriondo eta Ugartondoko etxe promozioak gogoratzen zituzten panelak kendu zituzten

Ehundaka usurbildarren ilusioaren amaiera ote? Alkateak etxe hauek egin nahi ez dituela legealdi osoan erakutsi du; hori nabarmena izan da eta dozenaka aldiz salatu dugu.

Panel horiek ziren proiektu horiek bazirela gogoratzen zuten elementuak. Horiek desagertuta, herritarren oroimenetik desagertuko ote?

Legealdi osoan ez du alkate jaunak ezer egin asmo horiek bultzatzeko. Orain gainera, Jaurlaritzaren erabakiz babes ofizialeko etxeak askoz ere garestiagoak izango dira.

http://www.diariovasco.com/v/20101103/al-dia-sociedad/precio-venta-sube-para-20101103.html

Onartua zegoen zozketa-zerrenda ezerezean geratu da. Dena, noizbait, berriro hasi beharko da.

Hamaikabatek egoera hau salatzeaz gain, konpromezu bat hartzen du: Olarriondo eta Ugartondoko etxebizitza-promozioak garatzea bere gobernu-planaren lehentasuna izango dela etxebizitza arloari dagokionez.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina