| cas 
 

Udarregi ikastola, pribatuagoa

udarregi-2015.jpg

Eusko Jaurlaritzak kontzerturik gabeko %27 plaza gehiago eskaintzea baimentzen du Udarregi ikastola.

Hori ondoriozten da Hezkuntza Sailburuak sinatu duen 2016ko apirilaren 29ko Agindua irakurriaz; eta zehazki, azken xedapenetatik lehenengoa irakurriaz: “Agindu honen bidez ematen den baimenak ez dakar berekin hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortzea.”

Lehen ondorioa: Guztion artean ordaindu ditugun ikastolaren instalazio berriak 220 ikasle gehiagok erabili ahalko dituzte. Baina oraingoz, ikastolako gurasoen artean ordaindu beharko dituzten plaza guztiz pribatuak izango dira, ez baidago hezkuntza-itunik.

Bigarren ondorioa: Udal Batzarrak, 2016ko maiatzaren 31ean onartutako mozioaren arabera, beste alde batera begiratuz, pribatizazioa gehitzea onartzen du eta zehaztugabeko etorkizun baterako uzten du plaza berri horien finantzaketa. Oraingoz, gurasoek bere gain hartu beharko dute.

Azken ondorioa:  Usurbilen eskola publikoa nahi dugunok, zailago dugu. Herrian agintean dugun stablisment politikoaren pozarako.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina