| cas 
 

Adar joka ote?

laberintoa.jpg

Usurbilgo alkatea txantxetako gogoarekin dabil. A ze buelta pila ezer gutxi erantzuteko.

Apirilaren haseran Hamaikabatek informazio eskaera bat egin zion alkateari (Iraganeko praktikak: udal gardentasun eza) eta bere “erantzuna” noraezean ibili da hara eta hona:

Eskaera hartan argi eta garbi jartzen zen zein helbidetara bidali behar zen “erantzuna” (idatziaren behe partean), baina, ez dakigu zergaitik alkateak erabakitzen du helbide honetara bidaltzea: helbide okerra

Helbide horretatik berriro udaletxera bueltatzen da eskutitza, eta bigarren aldiz, oraingoan bai, helbide zuzenera bidaltzen dute ohar honekin: Oharra akatsa onartuz

Gora behera guzti hauetaz, ez alkateak, ez udaletxeko inork ez digu berririk ematen: nonbait ez ditugu telefonoak, ezta ere emailak, udaletxean eta kalean ez gara ikusten…

Postakutxatilatik pasatzean eskutitza jasotzen dugu eta irekitzerakoan… beste sorpresa: hutsa dago!!! Beno, zehazki esateko, alkatearen idatzi bat dago non esaten den idatziarekin batera informazio bat eransten dela. Bainan… ez da ezer eransten!

Hemen alkatearen idatzia (kartazalaren barruan zegoen gauza bakarra): alkatearen erantzuna

Alkate jauna, adar joka? oporren beharrean?

Hurrengo egunetako batean pasako gara informazioaren bila….

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.
  1. Iruzkin bakarra “Adar joka ote?”-rentzat


  2. Por fin hemos podido acceder a la documentación solicitada. Agradecemos la colaboración mostrada por la técnico que nos ha atendido y sus aclaraciones ante las dudas presentadas.

    El análisis de la documentación nos ha suscitado alguna que otra preocupación. Atendiendo a la reiterada imagen de preocupación y denuncia pública que los últimos gobiernos municipales han mostrado ante la contaminación medioambiental no queda claro que en el seguro de Responsabilidad Civil contratado desde el año 2008, siendo alcalde Xabier Mikel Errekondo, aparezcan las siguientes “exclusiones” en las responsabilidades “por contaminación accidental”:

    - “Contaminación no conocida por falta de desarrollo del estado de la ciencia”.
    - “Responsabilidad derivada de lluvia ácida, y de daños genéticos”.

    Ante este tipo de daños por contaminación accidental se establece una indemnización de 300.000 euros por siniestro y año.

    ¿Es coherente marcarse este tipo de exclusiones a uno mismo y exigir “riesgo cero” a terceros?


Idatzi zure iruzkina