| cas 
 

eausurbil.net webaren aurkezpena

Ongi etorria adiskide!

Mundura irekitzen zaituen lehio honetan (internet) ikus gaitzazun nahi dugu, behin bada ere. Lehio honetan, webgune honekin, Usurbilen ere iritzi anitztasunaren alde lan egin nahi dugu. Herriko, eta batez ere udaleko, berriak zabaldu eta hauen inguruan gure gogoetak ezagutu araziz.

Garai berrietara egokitu nahi izan ditugu iritzi trukaketa erak zure partehatzea erreztuz. Usurbilgo Eusko Alkartasunaren hurbil sentitzen direnen arteko barne-gogoetak gauzatzeko tresna duzu esku artean. Baita, gurekin harremanetan jarri nahi dutenentzat; guri zer esana dutenentzat; kritikatu nahi gaituztenentzat; informatu nahi gaituztenentzat; udalaren aurrean bitartekari nahi gaituztenentzat.

Gaur egungo alkateak, bere lehen hitzaldian, beste gauzen artean partehartzea eta gardentasuna bultzatuko zuela adierazi zuen. Horretarako tresna prest zuen. Eusko Alkartasunak zuzentzen zuen aurreko gobernuak prest utzi zion udal web orria, bere argazkia eta hitzaurrea falta zen bakarrik. 15 hilabete geroago udal partehartze tresna kajoi batean egongo da. Eta bere hitzak haizeak eramanak.

“www.h1usurbil.net” webgunearen atalik nagusienetarikoa udal informazioarena izango da. Bertan, plenoen eta udal gobernuaren batzarren aktak azalduko dira; baita alkatearen dekretoen saila ere. Herritarrek zuzen zuzenean ezagutuko dituzte udal agintarien erabakiak.

Beste bi atal interesgarri ere izango ditu gure webguneak: liburutegia eta beste webgunekin loturak.

Liburutegiarekin herritarren “kultura” politikoa, historikoa, sozio-ekonomikoa, filosofikoa, etabar areagotzen lagundu nahi dugu. Guztion artean joango gara atal hau osatzen, hutsetik hasita, guztion aportazioekin.

Beste webguneekin lotura atalak zubilanak egin nahi ditu, beste informazio eta iritzi guneekin zubilanak. Tresna praktikoa izango delakoan gaude.

Hasiera honetan, hasiera guztietan bezela, akatsekin aurkituko zara. Barkatzea eskatzen dizugu eta umiltasunez eskatu ere bai ohartarazi gaitzazula akats horiek aurkitzean.

Besterik gabe. Hemen gauzkazu!

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.