| cas 
 

Atez ateko bilketa kostako zaiguna

Erabakia hartua dago. Atez ateko bilketa sistema inposatuko digute. Bilera “informatiboak” antolatuko dira, zabor baldeak etxe atariko zein aldetan jarri erabakitzen utziko gaituzte, paskinez buzoiak beteko dizkigute, adostasuna azaltzeko firmak bilduko dira, erreferenduma antolatzea udal eskumenen artean ez dagoela esplikatuko digute, berriro udal plenora gaia eramango dute… lehen jaso zen emaitza berdina jasotzeko: gure ezezko borobila eta opozizioko beste alderdien aldeko botoa jasotzeko edo arduragabekerian eta epelkerian oinarrituriko abstentzioa jasotzeko.

Usurbildarrok bi aldiz zigortuko gaituzte: lehena, Usurbilgo udalak 18.000 euro ingururekin, aurten, finantzatuko duen erraustegia etxe aurrean jarriaz; eta bigarrena, atez ateko zabor bilketa sistema inposatuz. Eguneroko bizitzan eragina izango duena eta poltsikoan zer esanik ez. Ez bata eta ez bestea.

Azken 5 urteetan zaborbilketa tasa nabarmenki igo du udalak: urtero, kontsumorako prezio indizea (IPC) bider lau. Hala eta guztiz zerbitzuaren %25 eta %30 bitartean bakarrik ordaintzen dute zuzenean herritarrek hiruhilero jasotzen duten erreziboekin.

Aldaketa honekin etxez etxe biltzeko langileak ordaindu beharko dira, ibilgailu bereziak erosi, azpiegitura berriak sortu, garraio kostu berriak izango dira… Honetaz bilera “informatiboetan” hitzegiteko aukera izango da? Kobraketari buruz galdetuko digute? Hurrengo asteetan 2009ko ordenantza fiskalak aztergai izango dira udalean. Gauza hauek beraz argitzen joango dira epe laburrean.

2008. urtean famili bakoitzak 50,6 euro ordainduko ditu zabor bilketagatik. Udal gobernua atsegin haundiz eta gogotsu ari da aztertzen, eta Usurbilera egokitu nahian, Catalunya eta Balear irletako esperientziak – atez ateko bilketakoak noski – eta herri haietan 100 euro inguru kobratzen dute familiko. Kobratzen digutenaren doblea!! Zenbat igoko digute tarifa: %30, %40, erdia? 75 euro urtean?

Eta igotzen ez bada nola eutsi gastoari? Beste inbertsioak egin gabe?, gasto soziala mugatuz? Hor gogoeta gaia.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.