| cas 
 

Kontsulta Legeari buruz egindako prentsa oharra

EA, EAJ, EB-Berdeak eta Aralar alderdi politikoek lan bilera berria egin dute gaur goizean, atzo Auzitegi Konstituzionalak Kontsulta Legeari buruz emandako epaiaren inguruan hausnarketa prozesua hasteko.

Astelehenean lau alderdietako exekutibak bildu eta gero, eta bilera horietan epaian esaten denaren analisi sakona egin eta gero, agerpena egingo dute lau alderdiek batera -denboraz jakinaraziko da non eta noiz- epaiaren balorazioa egin eta gizarteari helarazteko hemendik aurrera emango diren urratsak.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.