| cas 
 

Erraustegia Zubietan

Irailaren 5an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Donostiako Udalbatzarrak erraustegia Zubietan kokatu ahal izateko Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren aldaketaren hasierako onespena publikatu zen. Hilabeteko epea dago herritarrek alegazioak aurkez ditzaten. Hona hemen testu osoa:

“DONOSTIAKO UDALA

Planeamendu eta Gestioko Lege eta Administrazio Zerbitzua.

Hasierako onarpena emana dute Hiria Antolatzeko Plan Orokorra Zubietako gainaldean Gipuzkoako hondakinei energia balioa ateratzeko planta jartzeko aldatzeak eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izenpetzekoa den hitzarmenak.

Hona hemen Udalbatzak 2008ko uztailaren 24an egindako bileran erabakia, zuzenketa bat onartu eta gero:

1. Berrestea, antolamenduko irizpide, helburu eta irtenbide orokorrak, Hiria Antolatzeko Plan Orokorra Zubieta gainean («Artzabaleta NU.10» hirigintza alorrean) Gipuzkoako hondakinei energia balioa ateratzeko planta jartzeko moduan aldatzeko aurrerapenean daudenak (2007ko uztaila), erabaki honen azalpenetan adierazitako iradokizunak eta alegazioak zeintzuk diren esanez.

2. Hasierako onarpena ematea Hiria Antolatzeko Plan Orokorra Zubieta gainean («Artzabaleta NU.10» hirigintza alorrean) Gipuzkoako hondakinei energia balioa ateratzeko planta jartzeko moduan aldatzeari buruzko dokumentuari: 2007ko uztailekoa, Ikaur-ek idatzitakoa.

Behin-behingoz onartu ahal izateko, dokumentu berri bat aurkeztu beharko dute, udal zerbitzu teknikoek emandako txostenetako xedapenak barneratuta eta Ingurumen Sailburuordetzak egindako txostenetakoak sartuta.

3. Espedientea jendaurrean erakustea hilabetean, tramite horretan herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko.

4. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak eta Foru Aldundiak izenpetu beharreko hirigintza hitzarmena onartzea. Eta ahalmena ematea alkateari nahiz hark izendatutako zinegotziari hitzarmena sinatzeko.

Hala, hilabetean ikusgai jarrita egongo da orain espedientea Udalaren Hirigintza Zuzendaritzan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak egiteko bidea izan dadin.”

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.