| cas 
 

Usurbilgo Eusko Alkartasuna alegazioak aurkezten

Usurbilgo Eusko Alkartasunak Donostiako Udalak onarturiko “Donostia Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Hasierako Onespenari” hiru alegazio aurkeztu ditu:

Lehena, errausgailuaren kokapenaren aurka. Plan Orokorratik kentzeko eskatu da.

Bigarrena, zubi berri baten inguruan: zubi berria behar beharrezkoa da ibaiaren bi ertzak lotzeko, baina kokatu den lekua – kaxkoa eta Txikierdi lotuz – ez da egokiena. Gure ustetan zubia Lasarte-Oriatik gertuago egon behar du hipodromo inguruan doazten etxeetako trafikoa kaxkotik hurrunduz.

Hirugarrena, hipodromoa eta zubia lotuko duen biala, eta bial honen luzapenaren aurka doa, Usurbil aldera kaxkoa zeharkatuz joango dena. 15 metro zabalera izango duen bial bat ez du zentzurik, are gutxiago Usurbil aldean jarraipena izango ez duenean. Gure ustetan egokiagoa litzateke Zubietaren hegoaldetik doan bide publikoa egokitzea Zubieta eta Usurbil lotzeko, bai motordunentzat bai ez motordunentzat eta oinezkoentzat.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.