| cas 
 

Igoera garrantzitsuak zerga, tasa eta prezio publikoetan

Astelehenean aurkeztu ziren udal ogasun batzordearen aurrean zergak, tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskalak.

Irizpide orokorra; zergak, tasak eta prezio publikoak %5 igotzea da, ondorengo salbuespenekin:

Ur hornidura eta estolderiaren mantenuagatik kobratzen den tasarekin, %10 gehiago jaso nahi du udal gobernuak. Hortarako erreziboa kalkulatzeko sistema zertxobait aldatuaz.

Zerbitzuagatik kuota finko bat ezartzen da, lehen kanona deitzen zena ordezkatuz. Honek suposatzen du lehen ordaintzen zena baino doblea ordainduko dugula.

Gutxieneko kontsumoa (30m3) ezabatzen da eta kontsumitzen denaren arabera ordainduko da. Honekin egoera bitxiak suertatzen dira, adibidez, kontsumitzen ez dutenek, etxe hutsak, ia %70 gutxiago ordainduko dute eta 30m3 kontsumitzen dutenek %15 baino gehiago ordainduko dute.

Haur eskola zerbitzua erabiltzen duten familiek %20 eta %50 bitarteko beherapena izango dute. Egun osoko zerbitzuak (8 ordu) 240 euro kostako da, hilean, eta egun erdiz duenak, bazkaririk gabe, hilean 60 euro. Hau da, ume bat egun osoan eskolan izateak egun erdiz edukitzea baino 4 aldiz gehiago kostako da.

Zaborra biltzeko sistema berriak gure poltsikoari eragingo dio. Alkateak, duda-mudan, aditzera eman zuen prest zegoela bilketa tasa %50raino igotzeko. Eusko Alkartasunan, ez dugu kutsadurarik nahi, birziklaketa ahalik eta gehien zabaldu nahi dugu, guztion ardura da gai honetan kontzientziatzea eta ahalegina egitea; baina inposiziorik gabe, gutxi batzuen artean erabakitako sistema, atez ateko zabor bilketa, ez dugu zertan guztion artean ordaindu behar.

Azkenik, ordenantza fiskal hauek nola ari diren osatzen gogoeta bat. Aurkeztu zaizkigu “kontuhartzailetza departamenduko teknikoek eginiko proposamena” izan balitz bezela. Hau onartezina da. Politikoek, konkretuki udal gobernua osatzen dutenek, aurpegia eman behar dute. Teknikoek ez dituzte, eta uste dugu ez dutela egin behar ere, proposamenak egiten lehendik direktriz politiko edota legala ez baldin bazaie ematen. Politikoek ezin dute ustezko proposamen “tekniko”en, objetiboen eta beraz kuestiona-zailak direnen atzean izkutatu.

Alkate jauna, eman aurpegia haiseratik. Oso atseginak ez diren neurriak proposatu behar badituzu, eutsi erronkari; eta ez geratu ixilik eta izkutuan, ea oposizioko beste alderdiok zer esaten dugunaren zai, ahobatekotasunaren zai, ardurak guztion artean banatzeko asmoarekin.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.