| cas 
 

Zubietarrok, ba al zenekiten?

Zubieta aldetik hainbat galdera jaso ondoren informazio pixka bat eman beharrean aurkitzen gara. Galdetzen digute ea egia den zabor bilketa gunea Zubietako kaxkoan jarriko den edo ez, konpostaje planta eraiko den eta non kokatuko den, eta antzekoak.

Zubietan egin nahi den Garbitxikiaren kokapena. Egin klik argazkian haunditzeko

Bai. Zaborra biltzeko gunea – baita ere garbitxiki deitua – argazkian seinalatzen den lekuan kokatuko da. Dirudienez eraikin baten barruan.

Garbitxikian Zubietarrek zabor klase guztiak uzteko aukera (utzi beharra?) izango dute: atez-ate bildutako zabor organikoa, beira, papera, aparagailu elektrikoak, olio zikinak, plastikoak, pardelak eta beste. Eraikinaren barruan zabor-ontziak egoteaz gain konpostagailu bat joango da: konposta egiteko makina bat, konposta era fortzatu batean, era artifizial batean lortzeko.

Zabor biltegia, parke publiko eta lorategi batean kokatuko dute, azken urteetan zaintza haundirik izan ez duena. Argi gera bedi Donostiako udalaren ardura dela parkeen eta lorategien mantenimendua. Zubietako Herri Batzarrak leku horren ardura ezaren aurrean ez du kexurik azaldu, dakigunez. Hori gutxi balitz, gainera, lorategi horretan dauden propano-gas tankeak jartzeko baimena Donostiako udalak emana du, nahiz eta Usurbilgo udalerriko lurrak izan. Lorategi bat kendu, lorategiak ongarritzeko konposta sortzeko.

Idatzi honen amaieran aurkitzen den “pdf” formatuko dokumentuan Donostiako udalak, irailaren 26ko plenoan, onartuko duen akordioa duzue. Bertan xehetasun dexente aurkituko dituzue, planoak barne.

Aurrekontuaz hitzegin behar badugu gutxigoraberako bat esan genezake gehienez, informazio ematen ez diguten bitartean. Eraikinaren neurriak ikusirik kalkulatzen dugu 120.000 euro inguru kostako dela. Honi gehitzen badiogu barruko ontziak, altzariak eta konpostagailua ez da 150.000 eurotik jeitsiko. Ez dago beste lehentasunik Zubietan? Donostiako udalak xoxik jarriko du edota usurbildarrok ordaindu beharko dugu osorik beti bezela?

(Hemen, memoria eta planoen PDF-a) 3,9Mb

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.