| cas 
 

Etxebizitza, arazoa Usurbilen? (I)

Etxebizitza sozialak UsurbilenLegealdiaren lehen urte eta erdi laister dugu. Nahiko denbora gobernu berria bere lekuan kokatzeko eta lanean hasteko. Bere ikuttu-puntua nabarmentzen hasteko, bere lehentasunak zeintzuk diren azaltzeko, bere kudeaketa eta konpontze gaitasuna erakusteko nahiko denbora. Nahiko denbora ere lehendik etor zitezkeen “arazoak”, aurreko gobernuak utzitakoak, konpontzeko. Eta beraz, bere gauzetan aritzeko aurrekoari kulparik bota gabe.

Lehen idatzi honekin, xorta bati hasiera ematen diogu, non etxebizitzaren gaia Usurbilen nola dagoen azaltzen joango garen, udal gobernu taldeak nola ez den ari kudeatzen, eta kudeaketa eza honen aurrean usurbildarrak egiten ari ez denari buruz. Hortik izenburuaren arrazoia: Etxebizitza-arazorik ba al da Usurbilen?

Eraikia dagoenarekin hasiko gara. Txaramunto-azpian, errotondaren ondoan, bus geltokiaren parean, amaiturik dagoen eraikin bat dago, 12 etxebizitzekin; udal ondasuna.

Gure hauteskunde programan etxebizitza horiek erabilpen sozial bat izan behar zutela azpimarratzen genuen, idatzi honen amaieran aurkitu daitekeen idatzian irakur daitekenez.

Orain dela hilabete dexente, nabarmena zenean etxeak amaiturik zeudela, bere erabilerari buruz galdetu genion alkateari eta erantzun ilun eta anbiguo batekin erantzun zigun: “pentsatzen ari gara zer egin”.

Ez dugu sinistu nahi, norbait gai honen inguruan kezkatzen ari bada udal gobernuan, inor pentsatzen ari denik errekalifikazio batean eta salmenta librean jartzea etxe horiek, baina egia esan, zalantza hor jarraitzen du.

Gure jarrera argia da. Usurbilen famili asko dago errenta sozialeko etxebizitza baten beharrean, benetako drama ekonomikoan bizi diren familiak.

Etxebizitza horiek helburu horrekin sortu ziren, eta guk ez dugu onartuko errenta sozialerako edota protekzio-eza egoera larriei erantzuteko erabiltzen ez den beste inolako erabilpenik.

Udal gobernuak gai honekiko izaten ari den hutsikeria salatzen dugu, oso larritzat kalifikatzen dugularik dagoeneko udal ondasuna den eraikin hau, dagoeneko, helburu sozial baterako erabilia izaten ez aritzea.

Esplika gaitzatela zer den ezkertiarra izatea.

Etxebizitza sozialak Usurbilen. EAren 2007-2011 hauteskunde programatik ateratako PDFa 382Kb

 

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.