| cas 
 

Artzabal. Jubilatuen egoitza irekitzen da, hala ez?

Artzabal baserri zaharra2008ko udaberrirako Artzabal baserri-monumentuaren zaharberritzea bukaturik zegoen; epeak beteaz; Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako proiektuak eta eraikin baldintza zorrotzak beteaz.

Dirudienez udal gobernu berriak ez zion proiektu honi garrantzi handiegirik eman nahiz eta ordurako 8 hilabete eman agintzen. Ez dio jaramon handiegirik eman, neurri batean inoiz ez duelako argi eta garbi onartu bere erabilera jubilatuen etxea izatea zela.

Eta hau baieztatzeko, obrari egin zaion jarraipen-eza dugu adibide nabarmenena, hutsaren hurrengoa. Alkatea eta zinegotzi arduradunak ez dira ia bertaratu obrara. Hutsikeria hainbesterainokoa izan da ez direla altzariaz ere ohartu, hainbesterainokoa izan da taberna hornitzeaz ere inor ez dela ohartu, taberna kudeatuko duenari buruz ahazturik egon direla, etabar, etabar.

Eta komun berri bat jarri behar zelaren aitzakipean, dena atzeratzen da. Komun bat, por zierto, obra egiten ari zela egin zitekeena; bukatu arte itxaron gabe. Komun bat, jubilatu-etxea irekirik izanda ere eraiki zitekeena inolako trabarik egin gabe. Ah!, baino, altzarietaz nola ez ziren ohartu!, ah! Baino, nola inor ez zer ohartu taberna norbaitek eman behar zuela, norbait arduratu behar zuela garbiketaz…! Ba, aurreko alkateari botatzen diogu errua komun baten faltaren aitzakipean eta… hor konpon!, gure denbora hartzen dugu, zeren, agintze kontu hau oooooso estresantea da!!

Ia urte eta erdi daramate agintean eta juxtu-juxtu dakigu nor arduratuko den tabernataz eta garbiketaz, Unai Loidi Leunda jauna. Baina jarraitzen dugu oraindik altzariak erosi gabe. Eta hori, alkateak – a dedo – tekniko bat kontratatu zuela espreski gauzen erosketaz eta zerbitzuen kontratazioaz arduratzeko!! Baina, hortaz beste egun batean idatziko dugu.

Eta esan dugu guzti hau nahiko eskandalagarria ez balitz, orain dela hilabete batzuk, Gure Pakea elkartetik hainbat altzari atera eta Artzabal-era eraman zituzten udal langileek. Ondo amortizatuak dauden altzari hauek kokatuko dituzte eraikin berri berri batean? Altzariak ez dira berriak izango?, eta, momentu honetan Gure Pakea elkartea prekarietate osoz ari da funtzionatzen.

Gure aiton-amonek ez dute hau merezi.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.