| cas 
 

PSOE-PSE-EE, EAJ-PNV eta Aralar, udal gobernuarekin bat eginik

Irailaren 30ean, ohiko udal batzarrean, beste gaien artean udal ordenantza fiskalak, behin behineko izaeraz onartu ziren. Ordenantza fiskal hauen aurka gaude krisi ekonomikoak familiei eragiten dien estualdiaren aurrean insensiblea delako. Orohar %5eko igoera planteatzen dute. Eusko Alkartasuna ezik, beste alderdi guztiek ados daude.

Gure ustetan KPI-a urte amaieran %4 inguruan izango da. Akordiorako irekiak agertu ginen, beti ere, prezio publikoak, tasak eta udal zergak igoerarik izango ez balute, edota beste alderdietan erdibideko akordio bat lortzeko asmoa ikusiko bagenu, gehienez %4tik gorako igoera izango ez balute.

Salbuespen batekin: zaborrak biltzeagatik kobratzen den tasa azken 5 urteetan izan den irizpide berdina mantentzea. Irizpide hau izan da KPI-a laukoztea. Proposamen hau herritarrei zabor bilketagatik kobratzen zaien zerbitzuan dagoen defizita – kostoaren %25-a kobratzen da – progresiboki igotzen joan behar delako da.

Udal gobernuak, aldiz, beste alderdien babesarekin, zaborren bilketagatik, %50eko igoera planteatzen du. Diote, San Marcos zabortegia ixtea ordaindu behar delako dela, eta, Gipuzkoako Zaborrak Kudeatzeko Partzuergoari ekarpenak egin behar delako dela; besteak beste, errausgailua ordaintzeko. Alkate jauna, eta zure kideak, non duzue zuen koherentzia?, Usurbildarrok gehiago ordaindu behar dugu, itxuraz, kontra zaudeten errusgailua ordaintzeko?

Baina benetan igoera horrek beste elementu bat du, atez-ate zaborra biltzeko sistema berria. Hau da igoera justifikatzen duen elementu nagusia; eta ez dugu ahaztu behar ere, gu ezik, beste alderdi guztiak ados daudenak.

Erreziboa kalkulatzeko sistema zertxobait aldatuta, uraren eta estoldiaren tasa %10eko media batean igotzea onartu da. Media guztik bezela gezurrak izkutatzen ditu zeren batzuei askoz gutxiago kobratuko zaie eta beste batzuei dexente gehiago.

Zerbitzuagatik kuota finko bat ezartzen da, lehen kanona deitzen zena ordezkatuz. Honek suposatzen du lehen ordaintzen zena baino doblea ordainduko dugula. Gutxieneko kontsumoa (30m3) ezabatzen da eta kontsumitzen denaren arabera ordainduko da. Honekin egoera bitxiak suertatzen dira, adibidez, kontsumitzen ez dutenek, etxe hutsak, ia %70 gutxiago ordainduko dute eta 30m3 kontsumitzen dutenek %15 baino gehiago ordainduko dute.

Azkenik, jeisten diren prezio publiko bakarrak haur eskolak (“guardería municipal” udalarentzat, 2008ko abuztuaren 18ko Gipuzkoako aldizkari Ofizialean agertzen denez) eskaintzen dituen zerbitzuena da; %20 eta %50 artean. Ulergaitza egiten zaigu nolatan iaz %11 igo ziren, nonbait gurasoen adostasunarekin, eta aurten prezioak jeisten diren; nabarmena da udal gobernuak ez duela argi haur eskolaren finantziazio sistema zein izan behar duen.

Beste alderdiek ez dute diskurtso propio bat, agian gogoeta-ezaren maila erakusten duena, eta nortasun propio horren gabezia udal gobernuaren babespean izkutatzen dute. Adibiderik nabarmenena PSOE-PSE-EE-rena da. Bere ordezkariak, Amaia Goyaranek, espreski esan zuen udal batzarrean: “bere printzipioen aurka bozkatzen zuela ordenantzen alde”; printzipioei uko egiten badio ze azpijokotan dabil udal gobernuarekin?

Ordenantza fiskal hauek erakustaldi publikoan 30 lanegunez egongo dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Argitaratu ondoren erreklamazioak jaso ditzakete aipaturiko epealdian. Herritarrei informazio hori aurreratu nahirik behean dituzue irakurri eta aztertu ditzazuen.

[PDF] 2009ko Ordenantza Fiskalak 1,2Mb

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.