| cas 
 

Euskal konpromisoa giza eskubideen alde

NBE. Nazio Batuen ErakundeaGiza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 60. urteurrena dela-eta, prestatutako “Euskal konpromisoa giza eskubideen alde” agiriaren aurkezpen-ekitaldia Urriaren 11n izango da, larunbata, goizeko 11etan, Arantzazuko Santutegian.

Juan Jose Ibarretxe Markuartu Lehendakaria buru izango duen ekitaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoan, Elio Tamburi, Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandataria, eta Rigoberta Menchú, Bakearen Nobel Saria, giza eskubideekiko euskal konpromisoaren nazioarteko hartzaile egingo dira. Bigarrenean, ekitaldira hurbiltzen diren lagun guztien artean World Kafe metodologian oinarritutako herritarren arteko solasaldia egingo da giza eskubideen inguruan.

Giza Eskubideen promozioa eta babestea Nazio Batuen kezkarik nagusienetarikoa izan da 1945 geroztik. Data horretan, Erakunde horren sortzaileek, adostu zuten Bigarren Munduko Gerraren triskantzak berriro ez zirela gertatuko.

Hiru urte beranduago, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean, Batzar Orokorrak erabaki zuen giza eskubideen eta pertsonaren duintasunaren errespetoa “oinarria dela munduan askatasuna, justizia eta pakea izan daitezen”. 1950ean, Batzar Nagusiak kide ziren Estatuei eta gainontzeko interesdun erakundeei abenduaren 10, Giza Eskubideen Eguna bezela, gogoan izan zezatela gonbidatu zituen. Egun honekin gogoan izaten da 1948 urtean Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuela.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala pdf-n irakurri 68Kb

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.