| cas 
 

Txokoalde, Usurbil ote?

N-634 errepideak herriko poligono industrial, auzo, eta kale ezberdinekin dituen lotura arazoak aspaldikoak dira, eta larriak. Txokoaldeko auzoaren bidegurutzea adibide gisa.

Azken udal plenoan aukera izan genuen N-634 errepideak dituen arazoei buruz hitz egiteko. Hizketaldi horren ondorio bezala, garbi geratu zitzaigun udal gobernuak nahiko harremana zuela Foru Aldundiko Azpiegitura eta Errepideak Departamentuarekin; idatziz eta baita ere Foru Diputatuarekin bilerak izanez.

Ulergaitza egiten dena da, harreman hori izanik nolatan aurreko legealdiko udal gobernuaren gestioaren ondorioz, Txokoaldeko bidegurutzearen proiektoa Foru Aldundiak idaztea lortzea, eta orain, ezin jakin esatea noiz gauzatuko den. Ez dezagun ahaztu proiektu hori, idatzi honen amaieran aurkitu dezakezun planoan ikus daitekeenez, 2007ko ekainekoa dela.

Zer egin du udal gobernuak gai honekiko? 15 hilabete pasa ondoren Txokoalde alkatearen agendan ba al dago?

[PDF] Txokoalde sarrera berriaren planoa 287Kb

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.