| cas 
 

Zubietako Herri Batzarraren dirukontuetan irregulartasunak (II)

2008ko abuztuaren 25ean udal erregistroan idatzi bat aurkeztu genuen, alkateari zuzendua, Zubietako Herri Batzarraren dirukontuetan irregulartasunak detektatu zirela-eta. Hilabete eta erdi pasa ondoren, oraindik erantzunik ez.

Idatzi hartan – amaieran duzue kopia literala – enpresa batek eginiko auditoria lanen ondorioz detektatu ziren hainbat irregulartasun zuritu aldera hainbat proposamen egiten genituen:

a) Zubietako Herri Batzarrari exijitzea “declaración complementaria” delakoa egin dezala.
b) Foru Ogasunarekin Zubietako Herri Batzarrak kontuak zuritu bitartean udalak ez diezaiola inolako diru kopururik transferitu.
c) Z&B Auditores, consultores de Entidades Públicas enpresak osatutako auditoretzaren txostena, Zubietako Herri Batzarrari dagokion atala, Donostiako udalera igorria izan dadila.
d) Zubietako Herri Batzarraren kudeaketaren egokitasuna aztertze aldera, auditoretzan sakontzea eskatzen dugu, auditoretza epea Herri Batzarraren sorreratik honuntza zabalduaz.

Hilabete eta erdi pasa dira eta inork: teknikariek – udal idazkari edo kontuhartzaileak – edota politikariek – alkateak edo bi zinegotzi zubietar eta Zubietako auzo-alkateak izandakoak – ez digute ezer esaten. Mutu.

Hau izango da kargua hartzerakoan, alkateak, bere diskurtsoan aipatu zituen gardentasunean oinarritutako politika egiteko era berriak!

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.