| cas 
 

Udal partehartzea zailduz

Alkatearen kargua hartzerakoan Errekondo jaunak partehartzea areagotuko zuela azpimarratu zuen. Gerokoa oso bestelakoa izan da; batzorde gehienak goizez, opozizioko taldeen partehartzea oztopatzeko egun eta orduetan jarriaz.

Finkatutako periodizitatea errespetatu gabe; Batzorde batzuk 5 minutu irauten dutela, urriaren 6an ospaturiko Pertsonal Batzordea adibide gisa; batzorde askotan udal gobernua eta Eusko Alkartasuna bakarrik elkartzen direlarik; eta behin, quoruma (gutxieneko zinegotzi kopurua) osatu gabe, erabakiak hartuaz, legez kontra. Guzti hau baieztatu dezakete Aralar eta EAJ-PNVko zinegotziek.

Gobernuaren erabaki nagusietarikoa Udal Batzarrak arratsaldez jartzea izan zen, beraien ustetan, herritarren partehartzea gehituko zelakoan. Usteak, ustel. Pleno politizatu batzuk salbu herritarren bertaratze mailaren media, pertsona bakarrekoa izan da; aurreko legealdikoaren azpitik, goizez egiten zirenean. Kazetariak ez ditugu kontatzen.

Guzti hau antolakuntza eta planifikazio ezaren ondorioa da. Inprobisazioaren kaltetuak: dantzan ibili behar dugun oposiziokoak. Gaiak, denboraz, lasai, eztabaidatu beharrean; korrika eta presaka, azken momentuan, “de mala manera”, rodilloa aplikatuz. Honen adibiderik argiena Haur Eskola zerbitzua nola esleitu den: Abuztuan, erlojuz kontra, lege ikuspegitik zalantzagarriak diren erabakiak hartuaz.
 
Eta esango digute, oposiziokoak – kasu honetan Eusko Alkartasuna – errekurtsoak, galderak eta beste motatako idatziak aurkeztuaz gobernuaren egitekoa oztopatzen ari garela. Baina, elkarrizketa, partehartze antolatu eta planifikatu bat ukatzen zaigunean, ze bide geratzen zaigu legeak eskaintzen dizkigun tresna juridikoak erabiltzea baino?. Ze bide dugu erabakiak hartzeko, adibidez Haur Eskolaren inguruan, abuztuan, goizeko 10:00etan batzordera eta plenora deitzen badigute, nahiz eta adierazi gure presentzia ezinezkoa dela lan kontuengatik? Nola defenditu gure jarrerak?

Beste gaien inguruan aurkeztu ditugu, baino adibide gisa idatzi honen amaieran Haur Eskola zerbitzuaren esleipenaren inguruan tartekatu ditugun errekurtso eta idatziak dituzue. Gure jarreren defentsa duin bat oztopatzen digute Udal Batzarrean, baina ezin dute oztopatu www.h1usurbil.net bitartez herritarrekin harremana izatea.

 recurso especial a los pliegos 080716.pdf

 kontratazio mahaiari eskaera 080729.pdf

 kontratazio mahaiari oharra 080729.pdf

 esleipenari errekurtso berezia 080813.pdf

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.