| cas 
 

Udal enplegu publikorako eskaintza martxan

2008ko martxoaren 14ean, aurrekontuekin batera, Udal Batzarrak 2008ko lanpostuen zerrenda eta plantilla onartu zituen. 2008ko irailaren 30ean, Tokiko Gobernu Batzarrak enplegu publikorako eskaitza onartzea erabaki zuen.

Erabaki honen arabera ondorengo lanpostuak hornituko dira Usurbilgo udalean, guztira 10 lanpostu:

Arkitekto bat.
Nekazal eta ingurugiro teknikari bat.
Pertsonal eta kontratazio teknikari bat.
Emakumeen berdintasuneko teknikari bat.
Udaltzain bat.
Erregistro administrari laguntzaile bat.
Idazkaritzarako administrari laguntzaile bat.
Lorazain laguntzaile bat.
Kale garbitzaile bat.
Eraikin garbitzaile bat.

Berriro ere gogor salatzen dugu udal gobernua. Ohitura bihurtu da gardentasun-eza eta opozizioko alderdiak mezpresatzeko praktika.

Erabaki hau 2008ko irailaren 30ean hartu zen. Urriaren 6an, Pertsonalgo Batzorde Informatiboa ospatu zen. 5 minutu iraun zuen eta batzordeko lehendakariak, Juanjo Olaizola zinegotziak, ez zuen ezer aitatu. Lotsagarria da, onartezina, lanpostuen inguruan legealdi osoko erabaki garrantzitsuena izkutatzen ibiltzea; ze helburuarekin?

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.