| cas 
 

Aginagako herri eskola, zaborrez gainezka

Udala zabor bilketa kudeaketa sistema berria (atez ate) nola inposatu murgildurik daukagu. Jota su dabil alkatea eta laguntzaileak bilera “partizipatiboak” prestatzen, kanpaina mediatikoan protagonista izaten: egunkarietan, irratian… herria kartelez jozten, etabar.

Eta hortan dabilela etxea gobernatzea ahaztu zaio. Guztion zaborraz kezkaturik eta berari garbitzea tokatzen zaiona ahaztuta. Hau bai dela katxondeoa; eta ez dugu algararik egiten gaia oso serioa delako. San Praixkuko festak igaro ondoren, astebete osoan Aginagako eskolako gelak, komunak eta beste areto garbitu gabe.

Eta jakin dugunez, beste udal eraikinetan: Zumarte musika eskolan, Sutegin… garbiketa zerbitzua murriztu egin da.

Guztion osasunaz hain kezkaturik agertu nahi eta Aginagako umeak ahazturik. Xabier Mikel, hasi hadi etxeko zikinkeriak garbitzen besteon etxeetan sudurra sartu aurretik!

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.