| cas 
 

Kalezar zokoraturik

Kalezartarren dinamika soziala indarberritzen ari da. Beste auzoetan ere fenomeno hori gertatu zen aurreko urteetan. Baina aldea nabarmena da. Beste auzoetako – Santuenea, Aginaga – dinamizazioa udalarekin elkarlanean gauzatu zen, udalak aportazio material – lokalen lagapena, prestaketa, dirulaguntzak… - garrantzitsuak jarriaz.

Aurreko legealdiko gobernuaren hurrengo urratsak Kalezarren eta Txokoalden ematekoak ziren, baina egungo gobernuak beste lehentasun batzuk ditu.

Kalezarren garapen urbanoa geldirik dago. Portalmuxu-bera inguruan (Portalea, Iparralde etxea eta haurreskola arteko eremua) plazak, frontoi koskor estali bat, erabilpen publikorako lokal sozial bat eta lokal komertzial bat sortzeko asmoa zuen aurreko legealdiko gobernuak.

Urteetan auzo erreferentzia izan den Peña Pagola elkarteak dituen leku arazoei konponbide bat ematea urgentziazko gauza da. Elkartekideek esfortsu ekonomiko garrantzitsuak egiten ari dira eta Udaletxearen aldetik gauza bera espero dute. Auzoa bizirik mantentzeko elementu inportantea bait da elkartea.

Proiektu guztia gelditu du oraingo gobernuak. Auzo dinamizaziorako hain garrantzitsuak diren azpiegitura horiek urtetan atzeratuko dira, inoiz egiten badira.

Idatzi honen amaieran dauden infografietan ikus dezakezue eremu hori nola geratuko litzatekeen Eusko Alkartasunaren arabera. Ez al da desiragarria Kalezartarrentzat?

Kalezarreko plaza berriaren infografia goitik 1
Kalezarreko plaza berriaren infografia goitik 2
Kalezarreko plaza berriaren infografia 1
Kalezarreko plaza berriaren infografia 2
Kalezarreko frontoi berriaren infografia

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina