| cas 
 

Udal web orria korrika eta presaka

Ito beharrean dabiltza udaletxean. Udal web orria ez zela existitzen salatu genuen eta segituan atera du proiektua alkateak kajoitik. Eta noski, korrika eta presaka zerbait egiten hasten denean, akatsez josia azaltzen da. Horrela dago www.usurbil.net

Egun batzuk badira udal web orria publikoa dela. Eta, nahiz eta egunez egun zuzenketak egiten joan, oraindik akatsez josia jarraitzen du. Adibidez: “kontratazio” atalean sartzen bazara ingelesez dagoen testu bat aurkituko duzu, edota euskarazko eta erderazko bertsioak ezberdinak dira.

Seguruenik zuk idatzi hau irakurtzen duzunerako aipatu ditugun akats hauek zuzendurik egongo dira; baina, webgunea aztertzera gonbidatzen zaitugu. Akatsak bilatzea entretenigarria eta guzti gertatzen da.

Beste adibide bat udala inprobisazioaren menpe bizi dela.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.