| cas 
 

300.000 euro gutxiago; huskeria

Aurreko asteetan aurreratzen genuen. Krisia dela eta, Udala, diru-kopuru handi bat jaso gabe geratuko da Foru Aldunditik.

Alkateari galdetu genion, irailaren 30an egin zen osoko bilkuran, baina ez zigun zuzenean erantzun; garbi utziaz, ez zuela inongo planik gastuak gutxitzeko. Puntu hau erabat garbi geratu zen urriaren 10ean eginiko ez-ohiko osoko bilkuran, izan ere, bilkura horretan aurrekontuaren aldaketa bat onartu zen, eta berau justifikatzeko garaian, ez zuen planteatu diru-sarreren murrizketa egoerarik.

Baina errealitatea bestelakoa da. Diputazioak udalei egiten dien aportazioen (Fondo Forala) azken aurreikuspen zerrendan konprobatu daitekeen moduan (testuaren bukaeran), Usurbilgo udalak 300.000 euro jasotzeari utziko dio, 299.147 euro zehazki. Beraz, hasieran aurreikusitakoaren %91,92a jasoko du.

Egoera honen bestaldean zera aurkitzen dugu, udalak (udal gobernu taldeak + PSOE-k + Aralar eta EAJren ez etorriak) 491.000 eurotako gastu-partidak onartzen dituela atez-ateko hondakinen bilketa sistema finantzatzeko: bilketa bera, garbitxikia… Aurrekontu aldaketa idatziaren amaieran.

Gobernatzeko era honekin, hondakinen bilketa sistema berrirako onartutako tasen %50ko igoera lehen oparitxo bat besterik ez da izango. Izan ere, hurrengo urteetan, dirua nonbaitetik atera beharko dute.

[PDF] Usurbilgo udalaren 2008ko aurrekontua
[PDF] 2008ko foru fondoaren aurreikuspena

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.