| cas 
 

Luismari Ormaetxea Bruño sendiarekin solidarizatuz eta Garzon epailearen jokaera salatuz

Luismari Ormaetxeak – Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari-ordea eta Eusko Alkartasuna taldeko batzarkidea – Gipuzkoako Batzar Nagusien plenoan, Urriaren 23an, ETAren xantaiaren biktima diren euskal industrialariak auzipetzen dituztela-eta Eusko Alkartasunak aurkezturiko ebazpen proposamena defendatu zuen.

Hitzaldia Bruño Azpiroz sendia “agurtuz” eta bere “gertutasuna eta solidaritatea azalduz” hasiera eman zion “jasan duten egoera gogor eta zuzengabeagatik”.

Jarraitu zuen esanez: “Andres Bruño, enpresa familiarraren jabea, oso ezaguna zait. Eusko Alkartasuneko afiliatua izanik eta Usurbilgo erakunde lokaleko kidea izanik, gertutasunak ematen didan ezagutza eta ziurtasunatik mintzo naiz. Maixu izan dut, politikan eta etikan”.

Aurrerago ondorengoa gehitu zuen: “ezin dugu ahaztu Garzon epailearen eskutik euskal enpresariek jasan duten jazarpena eta atxiloketak; Bruño Azpiroz ahizpak, Maribel eta Blanka, Jose Antonio Jainaga (Sidenorreko kontseilari delegatua) eta Jesus Guibert. ETAren mehatxu eta estorsioaren biktimak izanik gaizkile bezela tratatuak izan dira. Aipatu kasu hauetan enpresari hauek bi aldiz izan dira biktima: bat ETAren aldetik eta bestea botere judizialen aldetik”.

Estortsioaren biktima konplizetzat hartzea onartezina dela azpimarratu zuen, “neurtu gabe pertsona horietako asko zer egoera behartuan dauden ETAren xantaiaren aurrean amore ematerakoan (heriotza-mehatxua, bahituak izateko mehatxua, senitartekoak bahituak izateko mehatxua)”.

Herritarrak erakunde terroristaren mehatxutik babestearen betebehar nagusiena betetzerakoan Estatuak hutsegin duela salatu zuen; epaileei beren egitekoa gogoratuaz: “erakunde terroristak estortsio ekonomikorako duen sarea desegitea lortzearren, xantaia eta estortsioaren egileak jarraitzea eta atxilotzea, biktimak jazarri ordez”.

Gaineratuz; “ETAren finantzaketarako bideak saihesten saiatzea garrantzitsua da erakunde terrorista amaiarazteko helburua lortzeko. Beraz, “iraultza-zerga”ren estortsioarekin amaitzeak ere lehentasun etikoa dauka”.

Eztabaidaren ondoren, Eusko Alkartasuna, EAJ-PNV, Ezker Batua-Berdeak eta Aralarren aldeko bozkekin eta PSE-EE eta PP-ren aurkako bozkekin ondorengo ebazpen proposamena onartu zen:

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek ETAren mehatxu eta estorsioaren biktima diren euskal enpresariek bizi duten jazarpen egoera eta Garzon epailearen eginduz jasandako atxiloketak gaitsezten dituzte.

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkartasuna adierazten diete aipatutako biktimei eta Botere Judizialari eskatzen diote urratu zaien errugabetasun presuntzioa eskubidea errespeta dezala.

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Administrazio Publikoari eskatzen diote lanean jarrai dezala euskal enpresarien aurkako estorsioa betirako amai dadin.

(*) Gipuzkoako Batzar Nagusiak Gipuzkoako Parlamentua da.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.