| cas 
 

Udal batzarrak Pake Epaile berria hautatu zuen

Alkatea protagonista izan zen udal batzar nahasi-harrigarri batean Pake Epaile berria hautatu zen.

Ohiko Batzar lasai, motz bat espero zen. Bi gai eta gehienez 10 minutuko luzapenarekin. Baina berriro ere alkatea batzar negargarri, harrigarri baten izar bihurtu zitzaigun.

Landu ziren gaien bigarrena hurrengo 4 urtetarako Pake Epailea nor izango den erabakitzea zen. Zeregin hontarako 4 pertsona aurkeztu ziren, horien artean gaur egun Pake Epailea den Agustin Esnaola Etxabe jauna. Epaile titularra eta ordezkoa hautatu behar ziren. Alkateak proposamen bat banatua zuen, batzarraren deialdiarekin batera, talde politiko ezberdinei, bertan, gaur egun dugun Pake Epailearen jarraipena proposatzen zen, eskatzen ziren baldintzak betetzen zituelako eta azken 4 urtetan eginiko lanaren esperientzia kontutan hartuaz. Alkatearen proposamena idatzi honen amaieran aurkitzen da.

Oposizioan gauden udal talde politiko guztiak proposamena zentzuduna zelakoan geunden, eta beraz, ahobatez onartua izango zela espero zen.

Eta hortan gaudela, alkatea bere espektakuloarekin hasten da: Lehenik, esanez, idatziz banatu den idatzia ez dela bere eta bere taldearen proposamena (oposizioan gauden taldeok zur eta lur, hitzik gabe, txundituta geratzen gara), hau da, banatu duen idatzia, nolabait esateko, eztabaidarako banatu duen idatzia dela, eta, Esnaola jauna proposatzen duela idatzian, ba, lehendik bera dagoelako, ba, zerbait jartzearren; baina berak eta bere taldeak beste pertsona bat proposatzen dutela. Oposizioko talde politikook galdetzen dugu, Eta zergaitik ez duzu esaten idatziz hasiera hasieratik?

Denbora-pasarako bigarren puntua – negarrez ez hastearren – gehiengo absolutua lortzeko 8 boto behar direla esatea da. Eta tristeena, Udal Idazkari andrea alkatearen defentsan ateratzea. Gure bozeramaileak – Luismari Ormaetxea – Lehen Hezkuntzako matematika ikasgaia bat eman zien, gehiketak eta zatiketak nola egiten diren irakatsiz, Usurbilgo korporazioan gehiengo absolutoa lortzeko 7 boto behar direla argitzeko. Horrez gain, mundu guztiak daki Usurbilen, azken 30-40 urteetan, udalean gehiengo absolutoa lortzeko 7 boto behar direla. Nola ez dugu zalantzan jarriko alkatearen proposamenen eta Udal Idazkariaren txostenen baliogarritasun juridikoa, hain oinarrizko diren gaietan ez badira aklaratzen? Azpijoko txepel batekin ziria sartu nahirik?

Uste gabean eztabaida paradojiko batean aurkitzen gara, non, oposizioa alkatearen idatzizko proposamena defendatzen duen, eta, alkatea eta bere taldea berriz, alkatearen idatzizko proposamenaren aurka. Sinestezina! Inoiz ikusi gabea!

Batzar-Zirko honi bozketekin eman zitzaion amaiera. Alkatearen eta bere gobernuaren bapateko proposamena atzera bota zen. Oposizio guztia, bat eginik, 7 boto osatuz, Agustin Esnaola Etxabe jauna hurrengo 4 urteetarako Pake Epaile titular hautatu zuen.

Zer egingo diogu! Beste behin ere, beste bat!

bake-epaile-proposamena.pdf

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.