| cas 
 

Zizareak sukaldean

Udalak antolatutako jardunaldi partehartzaileen ustezko exitoak gauzak argitu baino gehiago, nahasmena areagotu du. Zalantzak, galderak eta herri-kondairak sortzen ari da.

Eta, sinisgarritasun gehiago dugulako, edo dela delakoagatik, guri galdetzen digute herritarrek, alkateak eta bere gobernu eta aholkulariek erantzun beharreko gauzei. Beraz, zalantzak dituzten guztiei eskatzen diegu jo dezatela haiengana. Eusko Alkartasunak ez du edozein usurbildarrak duen informazio baino gehiago.

Baino, hortik zehar entzuten diren gauzak entzunda, ezin tentazioari eutsi. Hain farregarria baita; nahiz eta, udalak egiten ari den gehiegikeri honek duen seriotasuna eta larritasuna ez dugun ahazten.

Itxuraz: udalak “vermicompostador” delako ontzi batzuk banatuko ditu eta ontzi hauek erabiltzen dituzten familiei zabor tasaren erdia bakarrik kobratuko die.

Eta zer da “vermicompostador” bat? Zizarez beteriko ontzi bat, gutxi gora behera. Bertan zabor organikoa, txerrijana, botatzen da. Zizareek zabor hori jaten dute eta konpostean bihurtzen dute. Eta horrela gure balkoietako loreentzako ongarria dugu!

“Vermicompostaje”ari buruz gehiago jakin nahi badu sar dadila hurrengo web orrian:

http://es.wikipedia.org/wiki/Vermicompostaje

Herri-kondaira bat izan dadila, asko diren bezela, eta idatzi hau saltsa guzti honi umore ikutu bat eman diezaiola.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.
  1. 2 Iruzkin “Zizareak sukaldean”-rentzat


  2. Lo mas triste es que, los que viven en Zubieta han podido elegir entre contenedores y atezate y a nosotros en Santuenea nos han impuesto el atezate, ¿ a lo mejor no nos han dejado elejir por que somos usurbildarras de 2 o por que dos integrantes del equipo de gobierno viven en Zubieta?

  3. Ez dek harritzekua, atez-ateko blogan pregunta ugari iteixkiyek (batzuk interesgarriyak dianak) bañan respuesta gutxi ematen edo batez hobeto esateko. Ta gañera hauxe bera kritikatzen bayek ni kaso. Esandakua, hemen http://www.usurbil.net/atezate/?p=424 erantzunik gabeko galderak.


Idatzi zure iruzkina