| cas 
 

Beldurraren umiltasuna

Azken hiru asteetan udaletxean berogailurik gabe egon gara. Alkatearentzat ez zirudien presazko egoera zenik eta konponketa bere txanda itxaron du. Langileek etxetik beren berogailutxo elektrikoa ekarriaz ibili dira.

 

Orain dela hiru urte, berogailuak izan zuen matxura baten aurrean, dozenaka langileek idatzi bat sinatu zuten eta alkateari aurkeztu zioten lan baldintza haietan ezin zela lanik egin salatuz.

Hau zioten idatzian besteen artean:

 “Idazki hau izenpetzen dugun langileok, azken egun hauetan bizitzen ari garen lan-baldintzak agertu behar dizkizugu, zure ardurapeko karguari dagozkion neurriak har ditzazun.

Egiten ari diren obren ondorioz, berogintzako sistemak ez du funtzionatzen, eta Udaletxeko bulego askotan, hotz handia egiten du. Adibide gisa, Idazkariaren bulegoan, gaur goizean, 14º-ko tenperatura zegoen, eta asteartetik hona 15-16º-koa izan da lan-jardunaldian zehar izandako hozberoa. Gogora arazi behar dugu, egoera honekin ez dela betetzen langileen segurtasun eta osasuneko gutxieneko baldintzak arautzen dituen apirilaren 14ko 486/97 Errege Dekretuko III Eranskinaren 3. atalean xedaturikoa. (…)

(…)Alkate honi gogora arazi behar diogu goian aipaturiko Dekretuaren  3. artikuluan araututakoa: “El empresario deberá adoptar las medidas necesarias para que la utilización de los lugares de trabajo no origine riesgos para la seguridad y salud de los trabajadores, o si ello no fuera posible, para que tales riesgos se reduzcan al mínimo. En cualquier caso, los lugares de trabajo deberán cumplir las disposiciones mínimas establecidas en el presente Real Decreto, en cuanto a sus condiciones constructivas, orden, limpieza, mantenimiento, señalización, instalaciones de servicio o protección, condiciones ambientales…”

Usurbilen, 2005eko azaroaren 11an

Udaletxean, udal langileaz gain, politikoak ere lan egiten dugu. Idatzi hau Eusko Alkartasuna udal taldeko gelan idatzia da; eta idazten ari zen unean – termometroaz neurturik – 13ºC zeuden.

Hiru aste hotzetan eta langileek ez dute mahaigaineratu orain dela hiru urteko idatzia. Hiru aste eta kaldera xixtrin bat ezin konpondu. Hiru urte igaro dira eta udal langileak umilago ditugu. Beldurraren umiltasuna.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.
  1. 2 Iruzkin “Beldurraren umiltasuna”-rentzat


  2. Has dado de lleno Josean, el alcalde tiene miedo a preguntar al los usurbildarras que clase de gestion y recogida quieren por que, seguro no le gustaria el resultado y ante eso DECRETAZO AL CANTO. Antes todo era preguntar al pueblo y ahora de eso nada de nada, que clase de democracia es esta que nos pregonan. REFERENDUN o CONSULTA YA, que se recojan todas las ideas y que el pueblo de Usurbil decida pero no vale esto si o esto no que no haya censura, que parece que la hay como en tiempos del dictador.

  3. El mismo miedo que tienen los trabajadores municipales a reclamar sus derechos, tiene el pueblo de Usurbil a hacerle frente a la imposicion a la que nos van a someter con el reciclado de residuos urbanos, y es que en este pueblo unos pocos siempre se han aprobechado de la sumision de los otros. Segun las declaraciones del Alcalde da la impresion que el pueblo de Usurbil esta ansioso de comenzar con el “atez ate”, pues bien; mi impresion no es esa y los comentarios de la calle mas bien son completamente diferentes. La mayoria de la gente con la que hablo esta en contra de este sistema y los comentarios son de todo tipo, desde los que se van a llevar la basura a los pueblos de al lado hasta los que dicen que la tiraran en el jardin del Alcalde “sera para que el haga compost”. POR ESO ME PREGUNTO PORQUE NO SE HACE UN REFERENDUN PARA QUE EL PUEBLO LIBREMENTE DECIDA QUE ES LO QUE QUIERE? O TIENE MIEDO A QUE LA GENTE LES DIGA QUE NO?


Idatzi zure iruzkina