| cas 
 

Udal web-a noraezean

Udal gobernuak udal web-a sortzen ari zen enpresarekin zuen kontratoa eten du.

Ez da lehen aldia udal web orritaz aritzen garela. Orririk ez duen azken herrietakoa garela, akatsak josirik dagoela jada erabilgarri dagoena, etabar. Azken plenoan ere eztabaidagai izan zen web orri honen egoera eta akats kopurua.

Orri perfektoaren bila dabiltza eta bitartean, mundu guztiaren aurrean, akatsak zuzendu eta behin eta berriz aldaketak eginez. Eta errematerako, lana bukatu aurretik web orria osatzen ari zen enpresa bidali.

Orain beste enpresa batek lanarekin jarraitu beharko du - udalak baliabide propiorik ez baitu honetarako - eta honek atzerapauso handia suposatuko du: Eginiko lana aztertu, programazio informatikoa aztertu, bere ikutu estetikoa sartu nahi, ideia berriak, etabar, etabar.

Geniona, perfekzioaren bila eta txapuza bat eskuartean. Eskerrak alkatea informatikaria den!

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.