| cas 
 

Udal aurrekontuak 2009ko apirilean ez

Alkate-ordearentzat, Juanjo Olaizola jauna, udal aurrekontuen onarpena txantxetako aukera da. 2009ko apirilean ez direla onartuko dio.

2008ko Irailaen 30eko udal batzarrean alkateari galdetu zitzaion ea 2009ko aurrekontuen onarpen prozesua zertan zen eta noiz aurkeztuko zuen aurrekontu zirriborro bat.

Alkatearen erantzuna izan zen: “Haserako proposamena bukatzear dago. Partehartze prozesu bat ireki nahi dugu, nahiz eta honek epeekiko atzerapen bat ekarri dezakeen”.

Bi hilabete beranduago, aurrekontuari buruz ezer jakin gabe epe guzti horretan, azaroaren 25eko plenoan berriro galdetu genion alkateari era beretsuan, eta alkatearen erantzuna berdina: “Lehen zirriborroa amaitzear dago”.

Abenduaren 1-ean, hazienda batzorde informatzailean, Eusko Alkartasunak berriro galdetu zuen 2009ko aurrekontuaren egoeraz. Alkatearen erantzuna: “baino, ez al zarete nekatzen galdera berdinak egiteaz?, esan genizuen prestatzen ari garela!; eta alkate-ordeak jarraitu zuen, era ironikoan: “egon zaitezte lasai, apirilean ez da izango”.

Udal aurrekontuen onarpena, urtean zehar udal batzarrak hartzen duen erabakirik garrantzitsuena da. Udal gobernuarentzat txantxak egiteko aitzakia.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina