| cas 
 

Atez-ate zabor-kudeaketa prozesuan esan ez dena

Udal gobernuak lan itzela egin du hasera haseratik erabakia zuen proiektua sozializatzeko.

Bilera ugari egin dira. 350 bat herritar gerturatu dira. Ez da gutxi. Inoiz ezagutu ez den moduko kanpaina mediatikoa garatu da, bere eragin ekonomikoarekin: 100.000 euro ingurukoa. Udalaren kudeaketaren paralizazioa bizi izan dugu: denak eta dena zaborrak nola kudeatu behar denarekin bueltaka.

Bilera horietan gauza ugari esan digute. Nahiz eta erantzunik gabe geratu dena ugariagoa izan den. Baina, piskanaka piskanaka azaltzen hasi dira atez-ate prozesu “partehartzailean” azaltzea komeni ez zena: Asmo guzti honen bideragarritasuna, teknikoa, tenporala eta ekonomikoa.

Bideragarritasun teknikoa: Guztiok jakitun gara egin nahi dena oso konplejoa dela, eta oraingoz ez digute erakutsi egin nahi digutena sustatzen duten elementu tekniko-juridiko guztiak. Zaborra biltzeko kamioia non dago? Etxeetan banatzeko baldeak? Etxeetako konpostagailuak? Konposta egiteko Arratzaingo plantaren proiektua? Zubietakoa? Langileen kontratazioa? Beste administrazioekin hitzarmenak? Dirulaguntzak jasoko dira? Eta hainbat eta hainbat.

Bideragarritasun tenporala: Aste batzuetan martxan jarriko digutela zabor bilketa sistema esaten digute baina lehen aipatu ditugunak administratiboki garatzeko hilabeteak behar dira, eta Arratzaingo plantaren kasuan urteak: proiektuak, Diputazio eta Jaurlaritzaren baimenak, ingurugiro eta osasun ikerketak… Bitartean zer egingo dugu zaborrarekin? Beste leku batera eraman? Nora? Hitzarmenak non daude? Dena mantso eta lotu gabe doa. Bete-ezinak diren promesak eginez azken bi urteetan.

Bideragarritasun ekonomikoa: Atez-ateko sistema martxan jartzeko eta berarekin jarraitzeko 2 miloitik gorako inbertsioak egin beharko dira (350 miloi pezeta) eta urtero egin beharko diren gastu arruntak (soldatak batez ere) 400.000 eurotik gora. Tasen bidez udalak kobratuko duena baino bikoitza. Oraingoz beste administraziorik ez du konfirmatu inolako dirulaguntzik (San Marcos mankomunitatea, Foru Aldundia, Jaurlaritza, Donostiako udala).

Egoera honetan nola joan liteke alkatea esanez guzti hau aste batzuetan (urtarrila – otsaila) martxan izango dela. Herritarrei aurpegira farra egitea da.

Jakin dugun azken berria da zabor bilketa sistema hau martxan jarri eta kudeatzeko udalak “Sociedad Anónima” bat sortuko duela: Usurbil Atez Ate S.A.

Hurrengo idatzi batean xehetasun gehiago emango ditugu baina eman zaizkigun lehen azalpenetan deigarriena egin zaiguna da; Sozietate Anonimo honetan langileei aplikatuko zaien konbenioa, enpresa pribatu batean garbitzaileei aplikatzen zaien konbenio kolektiboa izango dela: ordu kopurua, eskubideak, lan maila…

Non daude sindikatuak? Udal langileen konbenioan espreski esaten da zerbitzuen subkontratazioa ahalik eta gutxiena izango dela eta izatekotan ondo justifikatzen duten txosten teknikoekin. Eta orain, udalak enpresa bat sortzen du, eta gainera lan munduan egoera eskaxenean dagoen konbenioari atxikituz!. Gora udal gobernu ezkertiarra!!!

 

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.
  1. 8 Iruzkin “Atez-ate zabor-kudeaketa prozesuan esan ez dena”-rentzat


  2. ETAri utikan esaten diozuen egunean hitzegiten eta idazten duzuen euskara xuxenak sinisgarritasun gehiago izango du.

  3. Gezurren txapelketan barka ezak baino ez zagok zuekin konpetitzerik.
    Denok zuen mailaren azpitik gabiltzak!
    Horretan Xabier Mikel zuen alkate maitea da txapelduna.
    Baina zuek gezurrak onartzen dituzue. Zuen printzipiorik erabiliena hauxe baita: ¡el fin justifica los medios!

  4. Tasen bidez udalak kobratuko duena baino bikoitza(DUENAREN BIKOITZA edo DUENA ALAKO BI). Oraingoz beste administraziorik (NORK KASUA DA, BESTE INONGO ADMINISTRAZIOK) ez du konfirmatu inolako dirulaguntzik (San Marcos mankomunitatea, Foru Aldundia, Jaurlaritza, Donostiako udala).

    GEZURRA BESTERIK IDAZTEN EZ BADUZUE ERE, ARREN IDATZI EZAZUE EUSKARA ZUZENEAN.

  5. Kaixo.
    Ez nago ados Udala planteatzen ari den atez ateko sistemarekin. Hobea iruditzen zait aste honetan aurkeztu den eskaera Sutegin.
    Udalana aurrera ateratzen bada, ez det uste beteko dudanik, ez nago ados ordu loturarekin, eta konfidantzarik ez dit ematen sistemak.
    Gero arte.

  6. PRESENTACION DE MANIFIESTO EN SUTEGI

    Mañana DIA 18 a las 11 de la mañana en SUTEGI, “la plataforma para una recogida racional de los residuos urbanos”, convoca a una reunión, para presentar un manifiesto.

    PASALO

  7. Gaurko DVko alean (10-12-2008), Usurbilgo albisteen atalean, Udalak datorren urtean jarri nahi duen Atez ateko sistemaren kontra azaltzen den idatzi bat dator. Idatzia herriko plataforma berri batek sinatzen du. Herri plataforma honek, besteak beste, orain indarrean dagoen birziklatzeko sistema mantentzearen alde agertzen da, kontenedore berri bat gehituaz organikoentzat. Bestalde herri galdeketa bat planteatzen du Atez Ateko sistemaz jendeak zer iritzi duen jakiteko. Interesgarria litzateke plataforma berri honen idatzia hemen jasotzea eta jendearen iritziak biltzea. Eskerrik asko.

  8. Santixabelak etorriko dia ta oaindik atez ateko baldiak jartzeko. Ein apustu!

  9. SE BUSCAN TXIBATOS
    El alcade de Usurbil en su CRUZADA por poner en marcha el “atez ate” ha pedido entre los suyos, voluntarios para vigilar que la gente recicle y recicle bien. Por eso:
    ¡¡¡ AVISO: CUIDADO AL SACAR LA BASURA, IGUAL TE ESTAN VIGILANDO !!!


Idatzi zure iruzkina