| cas 
 

ETA Euskal Herriaren etsaia

USURBILGO EUSKO ALKARTASUNAK ETAK ERANGINDAKO ATENTATUA ERABAT GAITZETSI NAHI DU ETA USURBILDAR GUZTIEI GAUR 12:00ETAN KONTZENTRAZIO-DEIA EGITEN DIE UDALETXE AURREAN

Atzo ETAk Azpeitian egindako atentatu basatian Ignacio Uria Larramendi jauna, Altuna eta Uria enpresako arduradunetako bat, hil egin dute. Horren aurrean, USURBILGO EUSKO ALKARTASUNAK bere arbuiorik irmoena adierazi nahi dio ETAren indarkeriari eta, azpimarratu nahi du demokraziatik eta bizitzarekiko errespetutik abiatuta soilik lortuko dugula Bakea. Hori dela eta, USURBILGO EUSKO ALKARTASUNAK Usurbildarrei gaur, abenduak 4, udaletxe aurrean kontzentratzeko deia egiten die. Kontzentrazioak 12:00etatik 12:15era izango da.
Zentzu horretan, USURBILGO EUSKO ALKARTASUNAK usurbildarren aurrean hurrengoa adierazi nahi du:
Lehena- Edozein herritarren kontra atentatua egiten duenak, euskal gizartearen kontrako atentatua egiten du.
Bigarrena- Gure gizartea anitza dela onartzen dutenak, hots, gurea bezalako gizartea aberasten duten aukera politiko, sozial eta kultural guztiak bere osotasunean aintzat hartzen dutenak baino ez dira onartuko demokrazian.
Hirugarrena- Pertsona eta gizarte-erakundeen aurkako edozein atentatu, mehatxu edota gogorkeria jasangaitza da, beraz, atzo Azpeitian izandako atentatua gaitzetsi nahi du eta familiarekiko elkartasuna adierazi.
Gure artean ETA SOBERAN DAGO. 

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.