| cas 
 

Estatu Espainiarraren ez-ohiko dirulaguntza

Abenduaren 2an 9/2008 Errege Dekretua argitaratu da. Dekretu horren arabera Usurbilgo udalak miloi bat eurotik gora jasotzeko aukera dauka.

Laguntzaren helburua da enplegua sustatzeko, obra publikoak eta inbertsioak egiteko dirulaguntzak ematea Udalei, 2009an ekonomia susper dadin.

Aurkeztutako eta onartutako proiektuak osorik finantzatuko ditu Estatu Espainiarreko Administrazio Orokorrak.

Eskabideak abenduaren 10a eta urtarrilaren 24a bitartean aurkeztu beharko dira. Obra finantzagarriak honako hauek lirateke:

- Hiri ingurune edo eremu publikoak nahiz industria sustapenekoak egokitzeko, birgaitzeko edo hobetzeko lanak.
- Bide eta saneamendu sareei, argikuntzari edo telekomunikazioei lotutako oinarrizko zerbitzuen ekipamenduak eta azpiegiturak. 
- Gizarte, osasun, hileta, hezkuntza, kultur zein kirol eraikinak eta ekipamenduak egiteko, egokitzeko, birgaitzeko edo hobetzeko lanak.
- Ingurumenaren, kutsaduraren prebentzioaren eta hiri hondakinen kudeaketaren ingurukoak, eta, halaber, aurrezkiak eta energia eraginkortasuna sustatzea helburu dutenak.
- Arkitektura hesiak eraisteko lanak.
- Udal ondarea iraunarazteko eta udaleko ondare historikoa babesteko eta iraunarazteko lanak.
- Edateko uraren etxeetako hornidura sarea eraikitzeko, egokitzeko, birgaitzeko edo hobetzeko lanak, eta ur zikinen tratamenduaren ingurukoak.
- Garraioen arloko mugikortasun iraunkorrari lotutako proiektuak edo bide segurtasuna hobetzeko proiektuak gauzatzeko inbertsioak.
- Suteen prebentzioa eta itzalketa zerbitzuak.
- Turismoaren sustapena.

Eta obrek izan behar dituzten ezaugarriak:

- Udal eskumeneko obrak izango dira, eta plangintza berrikoak, hau da, lanen gauzapena ez da egongo sartuta 2009ko udal aurrekontuetan. 
- Berehala ekin beharko zaie, alegia, finantzaketa onarpenari buruzko erabakia Herri Administrazioen Ministerioaren web orrian argitaratu eta hilabete bat igaro baino lehen emango zaio hasiera lizitazioari.

Udal bakoitzak egoki deritzen proiektu guztiak  finantzatzeko eskaria egin dezake.

Zenbat proiektu ditu prest udalak? Aukera hau galduko ote dugu?

Hurrengo dokumentuek errege-dekretua eta subentzionatuak izango diren udal gipuzkoarren zerrenda jasotzen dituzte.

real-decreto-ley-9-2008.pdf municipios-de-gipuzkoa.pdf

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.
  1. 3 Iruzkin “Estatu Espainiarraren ez-ohiko dirulaguntza”-rentzat


  2. Espero que digan que no al dinero español,

  3. Ba telebistan entzun dudanez badirudi ANVk gobernatutako udalek ez dituztela dirulaguntza hauek jasoko.

  4. Como se den la misma prisa que con las viviendas de proteccion oficial pendientes de construir seguro que si.
    Espero que esta vez la culpa no sea de la corporacion anterior, como tienen por costumbre.


Idatzi zure iruzkina