| cas 
 

Zubietako Herri Batzarraren dirukontuetan irregulartasunak (III)

2008ko abuztuaren 25ean udal erregistroan idatzi bat aurkeztu genuen, alkateari zuzendua, Zubietako Herri Batzarraren dirukontuetan, auditoria baten lanen ondorioz, detektatu ziren irregulartasunak zuritu aldera hainbat proposamen eginez:

a) Herri Batzarrari exijitzea “declaración complementaria” delakoa egin dezala.
b) Foru Ogasunarekin Zubietako Herri Batzarrak kontuak zuritu bitartean udalak ez diezaiola inolako diru kopururik transferitu.
c) Z&B Auditores, consultores de Entidades Públicas enpresak osatutako auditoretzaren txostena, Zubietako Herri Batzarrari dagokion atala, Donostiako udalera igorria izan dadila.
d) Zubietako Herri Batzarraren kudeaketaren egokitasuna aztertze aldera, auditoretzan sakontzea eskatzen dugu, auditoretza epea Herri Batzarraren sorreratik honuntza zabalduaz.

Hiru hilabete pasa dira eta inork: teknikariek – udal idazkari edo kontuhartzaileak – edota politikariek – alkateak edo bi zinegotzi zubietar eta Zubietako auzo-alkateak izandakoak – ez digute ezer esaten. Mutu.

Alkateak, ez erantzuteaz gain badirudi ez duela gure eskaerei jaramon handirik egiteko intentziorik. Horrela ondoriozten dugu orain dela egun batzu alkateak sinaturiko dekretu baten arabera; idatzi honen amaieran duzue dekretuaren kopia.

Dekretuaren arabera Herri Batzarrari 6.700 eurotako laguntza ematen zaio aurretik Foru Ogasunarekin zuritu beharreko kontuak zuritu gabe. Alkateak “aholkatu” bakarrik egiten dio Zubietako Herri Batzarrari egin behar duen “deklarazio osagarria” aurkez dezan. Deklarazio osagarri hau Errenta Zerga dela-eta egin behar zituzten atxekipenak ordaintzeko egin behar da.

Herri honetan edozein elkarte azken zentimoraino justifikatu behar du udal dirulaguntza jaso nahi badu. Batzuk ordea, nahiz-eta irregulartasun fiskalak izanik, lasaiasko kobratzen dute. Hau al da alkatearen berdintasunaren printzipioa?

 decreto-2008-1286.pdf

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina