| cas 
 

Eskola Publikoa bai!

Udal gobernuak Usurbilgo herrian hurrengo hamarkadan hezkuntza arloko azpiegituren inguruan beharrak aztertu eta proposamen zehatzak egin nahi ditu.

Guregatik primeran. Oso ondo iruditzen zaigu horrelako azterketak egitea. Baldintza batekin: guztiz inpartzialak izan daitezela.

Eta kasu honetan inpartzialtasuna zalantzagarria da. Alkateak lan hau PARTAIDE Ikastolen Elkarteari esleitu dio dekretuz. 11.136 euro ordainduko zaizkio eta 2008ko abenduaren 31erako entregatuko beharko du lana.

Kontutan izanik Udarregi ikastola Partaide elkarteko kidea dela ez zaigu oso bidezkoa iruditzen Partaidek lan hau egitea. Emaitza oso partziala izango delakoan gaude eta beti oraingo egoera – Udarregi ikastolaren nagusitasuna – bermatze aldera. Bestaldetik hain epe laburra izatea lana egiteko (hilabete bat) nahiko sospetxosoa da.

Iruditzen zaigu gai honek azterketa eta eztabaida zabal bat behar duela. Ezin dela hilabete batean egin. Honek bai merezi duela prozesu partehartzaile bat.

Ezaguna denez gure apustua eskola publikoa da eta agintean izan garenean horren aldeko pausoak eman ditugu: Udal haurreskola Haurrekolak Partzuergoan sartzeko ahalegina, gaurko udal gobernuak zapuztua; Aginagako herri eskola bere itxieratik salbatuaz, behar ziren inbertsioa guztiak eginez; Zubietako Lanbide Eskolarekin hitzarmenak sinatuz eta lankidetza areagotuz; Zubietako herri eskolari ere, nahiz Donostiako udalerrian egon, eskatu diguten eskaerei ahal zen neurrian erantzunez.

Eta guzti hau Udarregi ikastolaren behar premiatsuenei erantzunez: “Ageri Alde” eraikinaren zabaltzea; “Ageri Alde” eraikinaren larritasunezko eskailera; eta sortzen joan diren hainbat eta hainbat mantenimendu lan.

Gauden egoeratik abiatuz, eskola publikoa bai!

decreto-2008-1297.pdf

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina