| cas 
 

Aurkezpena

Ongi etorri Usurbilgo Hamaikabat-en web orrialdera.

Hamaikabat garai berriekin sortu da. Teknologia eta komunikazio era berriak alderdi berriaren ardatza dira eta hauek, Usurbilgo herriarengandik gertuago egoten erreztu eta lagunduko digu.

Web orrialde honetan herrian, udaletxean gertatzen denaren berri emango dizuegu: udal plenoetan eta batzorde sektorialetan gertatzen denaren berri; bertan adostu edota eztabaidatutako gaien berri; guk planteatzen ditugun proiektuen berri;…

Hitz batean gure komunikazio tresna nagusia hauxe izango da.

Hamaikabat, alderdi partehartzailea izateko eta partehartzailetza bultzatzeko asmoarekin sortua da. Beraz, herritarrek guri zuzentzeko tresna ere izatea nahi dugu web orrialde hau. Hau da, ahoz edota idatziz edonolako kexa, galdera edo iradokizun egin daitekeen moduan, web orrialde honetan sartuaz horixe bera modu erraz batean egitea nahi dugu. 

Tresna informatiko honek badu hirugarren asmo bat: alderdi berri honen inguruan Sare Soziala sortu eta jada sorturik daudenen artean harremana mantendu.

Etor zaitezte guregana, kritika gaitzazue, esan iezazkiguzue zuen lehentasunak!

Txoko honetan duzue aukera!