| cas 
 

Baldintza Orokorrak

h1usurbil.net web guneko Baldintza Orokorrak

Legezko Ohar honek, www.h1usurbil.net web gunean sartzeko eta erabiltzeko Baldintza Orokorrak dauzka, hemendik aurrera “web gunea” esango dioguna, zeinaren jabea Usurbilgo Hamaikabat baita.

Baldintza hauen onartzea

Web gunea erabiltzeak erabiltzailea bertan sartzean indarrean dagoen bertsioaren Baldintza Orokor hauen berariazko onarpen betea dakar, web gunearen zerbitzu zehatz batzuetan ezarri litezkeen Baldintza Partikularrak baztertu gabe ere, hala nola Webkideen Balditza Orokorrak.

Erabiltzaileek web gunea erabiltzen duten bakoitzean, Baldintza Orokor eta Partikular hauek onartu egiten dituzte; hauei gainera, web gune honen bidez hirugarrenen zerbitzuetan sartutakoan emandako baldintzak erantsiko zaizkie.

Web gunearen edukien jabetza intelektuala

Web gunea osatzen duten elementu guztiak, zein haren egitura, edukiak, diseinua eta kodea, H1usurbil-i dagozkio eta jabetza intelektual eta industrialaren arauek babesten dituzte. Hau guztia, Erakunde Kolaboratzaileen logotipo eta marken jabetza osoari kalterik egin gabe, ulertu behar da.

Ezin da web guneko edukien zein bere elementuetako baten erreprodukziorik, aldaketarik, banaketarik edo komunikazio publikorik egin H1usurbil-en aurretiko baimen idatzirik gabe.

Web gunearen erabiltzaileek modu pribatu eta pertsonalean besterik ezin izango dituzte erabili bertako edukiak.

Guztiz debekatuta dago web gunea edota bere elementuetako bat erabiltzea merkataritza zein legez kontrako helburuekin.

H1usurbil-ek ez da arduratuko hirugarrengoek web gunearen edukia erabiltzeagatik sortutako ondorioez eta erabiltzaileak eskubide hauen arau hausteagatik dagozkion ekintza zibil edo penal guztiak burutu ahal izango ditu.

Izaera pertsonaleko datuen babesa

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bat etorriz, H1usurbil-ek isilpekotasuna betetzeko konpromisoa hartzen du, izaera pertsonaleko datuei dagokienez eta konfindentzialtasunez tratatzeko obligazioari dagokionez. Horretarako, aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimendu gabeko sarbidea saihesteko, beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.

Datu pertsonalen bilketa eta trataera pertsonalizatuaren helburua web gunean eskainitako zerbitzuak kudeatzea, egitea, zabaltzea eta hobetzea da.

Erabiltzaileak sarbide, zuzenketa, baliogabetze edo aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu; horretarako, idatziz zuzendu beharko du H1usurbil-era, bere NANaren kopiaz lagunduta.

Cookie-ak

Web guneak behin behinekoak diren cookie-ak erabiltzen ditu. Cookie hauek ez dira inolaz ere erabiliko norberaren datuak biltzeko.

Aldaketak

Web gunearen zerbitzuak hobetzeko nahian, H1usurbil-ek, edonoiz eta erabiltzaileari aurretiaz abisatu gabe, bere kasa, web gunearen ezaugarri tekniko eta zerbitzuak konfiguratzeko, aldatzeko, handitzeko zein haren agerpena aldi baterako bertan behera uzteko eskubidea dauka.

Era berean, Baldintza Orokor hauek zein bestelako beren beste baldintzak edonoiz aldatzeko eskubidea ere edukiko du aurretiaz abisatu gabe.

Ardura-salbuespenak

H1usurbil ez da arduratuko web gunean gerta litezkeen tipografia-, forma- zein zenbaki-erroreez arduratuko, ezta bertan emandako informazioaren zehaztasunaz ere. Zerbitzua etengabe, akatsik gabe, birusik gabe eta modu seguru, zehatz, fidagarri edo kalitatezkoan eskaintzea ere ez da bermatuko. Aldi berean, deskargatzeko eskainitako edukiak seguruak izatea ere ez da batere ziurtatuko.

Erabiltzaileak ulertuko eta onartuko du ez H1usurbil-ek, ez web gune honetan eskaintzen den zerbitzuko parte-hartzaile batek ere ez duela inolako aholku profesionalik eskaintzen eta web gune honetan jasotako zein aurkitutako edozein aholku edo beste informazio motaren bat erabiltzea erabiltzailearen beraren ardurapean eskainiko dela eta H1usurbil ez dela inondik inora ere arduratuko.

Erabiltzaileak ulertuko eta onartuko du web gune hau erabiltzea zein emandako edukiak erabiltzailearen beraren ardurapean erabiltzeko eskaintzen direla. H1usurbil-ek horren guztiaren inguruko inolako segurtasunik ez duela eskainiko espresuki adierazten du.

H1usurbil ez da arduratuko zuzeneko edo zeharkako inolako kaltez, zerbitzua erabiltzearen zein erabiltzeko ezintasunaren ondorioz etekinak edo datuak galtzea, baimenik gabeko sartzea edo transmititutako datuak aldatzea, zerbitzua erabiltzen duten hirugarrenen ekintzak, ezta zerbitzuarekin zerikusirik daukan inolako beste kontu batzuk ere barne.

Estekak

Web guneak erabiltzaileei interesatzen zaizkien edukietarako hirugarrenek sortutako esteka batzuk ditu. H1usurbil-ek aipatu edukietarako estekak ematen ditu, besterik ez, eta ez da inolaz ere arduratuko ez edukiez beraiez, ez umeentzako nabigazio seguruari dagozkion parametroen egokitasunaz. H1usurbil ez da web gune horietan aurki litezkeen edukiaz, informazioez edo zerbitzuez arduratuko; estekak informazio moduan eskaintzen ditu eta inolaz ere ez du esan nahi izango H1usurbil eta eduki horien zein web gune horien jabetza daukaten pertsona edo erakunde horien artean inolako harremanik dagoenik.

Hirugarrenen zerbitzuak

Web gune honetan zein web gune honen bidez iragarrita, sustatuta edo eskuragarri eskainitako hirugarrenen ondasun eta zerbitzuek, aipatu hirugarrenek ezarritako politikari eta baldintzei jarraituko diete.

Pasahitzen pribatutasuna

H1usurbil ez da arduratuko web gunean izena emandako erabiltzaileek, beren pasahitza galtzeagatik zein kentzeagatik, jasotako kalteaz. Era berean, erabiltzaileei informatu egiten die aipatu pasahitzak web gunean enkriptaturik bilduko direla eta haiek besterik ezin izango dutela eskuratu, sekretupean edukitzea beraien ardura izango delarik.

Erabiltzailea web gune honetan bere kontuarekin zein bere pasahitzarekin egingo den guztiaz arduratuko da, erabiltzaileak berak baimena emanda zein ez emanda. Erabiltzaileak h1usurbil@h1usurbil.net helbidera jakinarazi beharko du bere erabiltzaile-izena, kontua edo pasahitza baimenik gabe erabili egin badira.

Arau-hausteak jakinarazteko prozedura

Web guneko edukiak kopiatu egin direla eta leku eskuragarri batean daudela uste baduzu, eta, beraz, jabetza intelektualaren edo beste mota bateko eskubideak urra litezkeela, H1usurbil-en zerbitzuarekin jarri behar duzu harremanetan h1usurbil@h1usurbil.net helbidean edo posta-helbidean, ondoko informazioa emanda:

  1. Erreklamatzailearen edo, hala badagokio, haren izenean eta hura ordezkatuz jardungo duen baimendutako pertsonaren izen-abizenak, nortasun-agiria, posta helbidea eta telefono-zenbakia edota posta elektronikoaren helbidea.
  2. Zein den balizko jarduera hori, eta bereziki, jabetza industrial edo intelektualaren eskubideak urratzen direnean, babestutako edukien eta hauen kokaleku zehatzaren deskribapen zehatz eta konkretua.
  3. Jarraian azaltzen den bezala egindako berariazko deklarazioa: (a) eskubide-urraketari buruzko informazioa zehatza eta benetakoa dela eta deklaratzailea babestutako eskubideen titular legitimoa dela, eta (b) egindako ustiapena legez kanpokoa dela eta eskubideak urratzen dituela.
Kalte-ordainak

Erabiltzaileak H1usurbil-i zein haren ordezkatzaileei, agenteei, enplegatuei, lan-kudeatzaileei, iragarleei, kolaboratzaileei edo babesleei kalte-ordaina ematea onartzen du, erabiltzaileak web gunean erakutsitako portaeraren, erabiltzaileak bertara bidalitako edukien edo erabiltze-baldintza hauek zein beste pertsona edo erakunderen baten eskubideak zapaltzearen ondorioz, hirugarrenek egindako edozein erreklamazio edo salaketa dela-eta.

Iraupena eta Amaiera

Web gunearen zerbitzu-emateak eta berak hornitutako zerbitzu eta edukiak iraupen mugagabea dute. Hala eta guztiz ere, H1usurbil-k edozein unetan bere kabuz eta bere borondatez soilik bukatutzat eman edo bertan behera utzi ahal izango du web gunearen zerbitzu-ematea, bai eta edozein eduki eta zerbitzuena ere.

Aplikatu daitekeen legeria eta Forua

Baldintza Orokor hauek espainiako legeek araututa egongo dira eta horiexek izango dira ezargarriak bertan ezarri gabekoetan, interpretaziorako, balioztapenerako eta betearazpenerako.

Erabiltzaileak espreski egiten dio uko kasuari dagokion foruari eta Donostiako Epaitegi eta Epaimahaien eskuetan jartzen dira, Baldintza Orokorrak interpretatzeko edo betearazteko orduan sor daitezkeen gatazkak ebatz ditzaten Baldintza Orokor hauen interpretazioan edo exekuzioan.