tag:blogger.com,1999:blog-7006528432418901920.post2050606859451298926..comments2023-03-08T09:20:26.353+01:00Comments on Hamaikabat Usurbil: Aurpegia emanezh1usurbilhttp://www.blogger.com/profile/14584491017930254399noreply@blogger.comBlogger2125tag:blogger.com,1999:blog-7006528432418901920.post-606768312182527762009-10-19T22:57:51.000+02:002009-10-19T22:57:51.000+02:00Eusko Alkartasunaren zatiketa publiko egin zenean ...Eusko Alkartasunaren zatiketa publiko egin zenean erreferente politiko horren desagerpena iragarri nuen. Ez nuen ulertzen zatiketaren benetako arrazoia, betiko pertsonalismoak ziruditen. Tristuraz hartu nuen berria hainbat alditan alderdi honi nere bozka eman bait nion. Hamaikabateko buruzagien diskurtsoa erretorika hutsa ziren niretzat, EArengandik aldendu beharra eta diskurtso forzatu bat.

Azken bi egunotan DVn irakurri ahal izan ditudan artikuletan (iruzkin honen amaieran daude irakurri ahal izateko estekak) esaten dena benetazkoa bada, eta inorrek ez du ezeztatu, guztiz ulergarria da Hamaikabat sortu dutenen jarrera. Harritzen nauena da nolatan itxaron duten hainbeste denbora pauso hori emateko. Izugarria da hurrengo parrafoan esaten dena:

"Los pasos establecidos, según un texto encontrado en poder del ex secretario general de LAB Rafa Díez Usubiaga, determinaban que el 25 de octubre -aniversario del Estatuto de Gernika- se llevase a cabo una reflexión conjunta de la izquierda abertzale y EA y el 3 de diciembre se presentase un acuerdo común. En ningún momento se recoge ningún tipo de condena de la violencia o de rechazo a la actitud de ETA. Para la primavera de 2010 estaba previsto que este «referente político» sustituyese a Batasuna, tras celebrar un congreso que permitiese crear un nuevo partido político."

Hori, Eusko Alkartasunak euskal gizarteari, bere botanteei traizioa egitea da. Garaikoetxea eta Otegi alderdi berri bat osatuz? Usurbilen, Ormaetxea eta Errekondo eskutik helduta? Ezinezkoa da.

Benetan poztez naiz Usurbilen EAko militanteek erabaki izana EA herri-erakundea desagerteratzea eta Hamaikabat sortzea. Zuen hainbat planteamenduekin ez nator bat baino erakutsi duzue behintzat koherentzia duzuela eta Usurbilen alde, zuen ñabardurekin, lan egiteko prestasuna duzuela. Ekin lanari beraz, ahal duzuen era txukunenean.

http://www.diariovasco.com/20091019/politica/iniciara-contactos-para-hacer-20091019.html

http://www.diariovasco.com/20091018/politica/habia-planeado-lizarra-siglas-20091018.htmlFernandonoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-7006528432418901920.post-82377650720144641072009-10-23T13:59:53.000+02:002009-10-23T13:59:53.000+02:00Norbaitek sinistu dezake halakorik? Garzonek esate...Norbaitek sinistu dezake halakorik?
Garzonek esaten duena eta Barne Ministeritzat zabaltzen duena inongo oztoporik gabe barneratzen duzue?

"En ningún momento se recoge ningún tipo de condena de la violencia o de rechazo a la actitud de ETA"

Zenbat aldiz gehiago edo nola errepikatu beharko du EAk ETAren aurkako jarrera?

Mesedez, hamaikabatek bere bidea jarraitu dezala, baina halko gezurrak zabaltzen laguntzen ez dezala jarraitu.Joxenoreply@blogger.com