Zubietako Herri Batzarraren dirukontuetan irregulartasunak (II)

2008ko abuztuaren 25ean udal erregistroan idatzi bat aurkeztu genuen, alkateari zuzendua, Zubietako Herri Batzarraren dirukontuetan irregulartasunak detektatu zirela-eta. Hilabete eta erdi pasa ondoren, oraindik erantzunik ez.

Idatzi hartan – amaieran duzue kopia literala – enpresa batek eginiko auditoria lanen ondorioz detektatu ziren hainbat irregulartasun zuritu aldera hainbat proposamen egiten genituen:

a) Zubietako Herri Batzarrari exijitzea “declaración complementaria” delakoa egin dezala.
b) Foru Ogasunarekin Zubietako Herri Batzarrak kontuak zuritu bitartean udalak ez diezaiola inolako diru kopururik transferitu.
c) Z&B Auditores, consultores de Entidades Públicas enpresak osatutako auditoretzaren txostena, Zubietako Herri Batzarrari dagokion atala, Donostiako udalera igorria izan dadila.d) Zubietako Herri Batzarraren kudeaketaren egokitasuna aztertze aldera, auditoretzan sakontzea eskatzen dugu, auditoretza epea Herri Batzarraren sorreratik honuntza zabalduaz.

Hilabete eta erdi pasa dira eta inork: teknikariek – udal idazkari edo kontuhartzaileak – edota politikariek – alkateak edo bi zinegotzi zubietar eta Zubietako auzo-alkateak izandakoak – ez digute ezer esaten. Mutu.

Hau izango da kargua hartzerakoan, alkateak, bere diskurtsoan aipatu zituen gardentasunean oinarritutako politika egiteko era berriak!

Irregularidades en las cuentas de la junta vecinal de Zubieta (II)

El 25 de agosto de 2008 presentamos en el registro municipal un escrito, dirigido al alcalde, aludiendo a la detección de irregularidades en las cuentas de la Junta Vecinal de Zubieta. Mes y medio después, todavía no se nos ha respondido.

En aquel escrito – está disponible al final del este escrito – realizábamos algunas propuestas en aras de esclarecer algunas irregularidades detectadas en una auditoría de cuentas realizadas por una empresa externa.

a) Exigir a la Junta Vecinal de Zubieta que realice la declaración complementaria.
b) Que no se transfiera ninguna cantidad de dinero a la Junta Vecinal de Zubieta mientras que ésta no liquide las cuentas con la Hacienda Foral.
c) Que sea remitida al Ayuntamiento de Donostia el informe de auditoría realizado por Z&B Auditores, consultores de Entidades Pública, S.L., concretamente el apartado correspondiente a la Junta Vecinal de Zubieta
d) Profundizar en la auditoría realizada, ampliando el plazo a auditar hasta la creación de la Junta Vecinal, con el ánimo de estudiar la corrección de la gestión de la Junta Vecinal de Zubieta.

Ha transcurrido mes y medio y nadie: técnicos – secretaría municipal o interventor – o políticos – el alcalde o dos concejales zubietarras que a su vez fueron alcaldes pedáneos – nos ha contestado. Mudos.

¡Estas serán las nuevas maneras de hacer política con transparencia que en su toma de posesión el alcalde nos anticipaba!

Iruzkinak