Zaborrak Herri Kontsultara (I)

Kontsultaren aldeko Herri Plataformak atez-ateko zabor bilketa sistema herri kontsultara eramateko alkatearen promesa lortu zuen.

Idatzi hau plazaratu den unean ia 800 usurbildarrek sinatu dute, izen eta NAN zenbakiarekin lagunduta Herri Kontsulta bat egiteko eskaera. Atez-ateko sistema ezartzen den edo ez herritarrek erabaki dezaten. Sistema hau plataforma honetako kideek ez baidute onartzen.

Sistema hau ezartzeko bidean egun seinalatua zen pasa den ostiralekoa, otsailak 13-a. Egun horretan udal plenoa ospatu zen. Aztergai 3 puntu zeuden: atez-ateko sistema ezartzeko proiektuaren onarpena; sistema hori gestionatuko duen enpresaren sorreraren behin betiko onarpena; eta azkenik zaborren gestioagatik udalak herritarroi kobratuko dizkigun tasen onarpena.

Jende dezente bildu zen plenoan: atez –ateko sistemaren aldekoak eta kontrakoak. Bezperan, plataformako kideek, eztabaidatu beharreko gaiak mahai gainean uztea eskatu zuten idatzi baten bidez. Beren esanetan, atez-ateko sistema martxan jartzea eztabaidatzen zen pleno horretan, eta sistemaren ezarpena herri-kontsulta bidez erabakitzea eskatzen zutenez, ez zeukan zentzurik sistema ezartzeko erabakiak hartzeak.

Plenoaren hasieran ikusi zen alkateak ez zuela asmorik gaiak mahai-gainean uzteko. Hori ikusita, Eusko Alkartasunako (EA) bozeramaileak, Lusimari Ormaetxeak, formalki eskatu zuen gaiak mahai gainean uztea eta Plenoa bertan behera uztea Herri Kontsulta eskaerarekin zer egin erabaki arte. Izan ere Herri Kontsultan eskatzen zena zerikusi zuzena baitzuen plenoan jorratu beharreko gaiekin. Ormaetxea jaunak 6 aldiz eskatu zuen gaiak bertan behera uztea plenoan zehar. Alkateak ezin zuen bere ezinegona ezkutatu, baina legeak aginduta eskaera hau onartu behar izan zuen eta bertan behera uztea edo ez bozkatu zen.

Horrela, atez-ateko sistema erabakitzeko plenoa izan behar zuena, Kontsulta Bai Kontsulta Ez, eztabaidatzeko plenoa bilakatu zen.

Eusko Alkartasunak Herri Plataformak eskatzen zuenarekin bat egin zuen. Hau da, gaiak mahai gainean uztearen alde eta lehenbaitlehen Herri Kontsulta egitearen alde. Horrez gain, beste behin ere, atez-ateko sistemaren aurkako postura garbia azaldu zuen.

Aralarren postura berriz eskizofrenikoa izan zen. Zinegotzi batek gaiak mahai gainean uztearen alde eta kontsulta ospatzearen alde egin zuen; besteak aldiz, jarrera neo-estalinista bat erakutsiaz, “berak arrazoia zuenez kontsultarik ez zuela behar” bota zuen, atez-ateko sistemaren aldekoek arrazoia zutela eta Herri Kontsultaren alde sinatu ez zuten gainontzeko herritarrek Atez ateko sistemarekin sutsuki bat egiten zutela adierazi zuen zinismo sinestezin batekin, eta beraz, ez zegoela Herri Kontsultaren beharrik.  Bi zinegotziak atez-ateko sistemaren alde behintzat bat egiten zuten.

EAJ-PNV-ko zinegotzi bakarrak Atez-ateko sistemaren defentsa sutsua egin zuen. Kontsultari buruz udal korporazioak kontsultarik gabe sistema ezartzeko nahiko legitimitate bazuela esan zuen, baina dena den bera ez zela kontsulta ospatzeko oztopo izango. Horrela, gaiak mahai gainean uztearen aldeko bozketetan abstenitu egin zen. Abstentzio horrek ez zuen garbi adierazten kontsultaren alde zegoenik edo horren beharra zegoenik.

Zinegotzi sozialista ere atez ateko sistemaren alde agertu zen, eta Mediterraneoko zenbait herritan funtzionatzen duela pertsonalki konprobatua duela adierazi zuen. Kontsultari buruz esan zuen, eskaera hori zenbait herritarren desinformazioarengatik  sortua dela, eta dei egiten zion udal gobernuari herritar talde horrekin bildu zedin zeuzkaten dudak eta ezjakintasuank argitzeko. Gainera, bilera hori ospatuz gero Herri Kontsultaren eskaera erretiratuko zela aurrikusten zuen.  Bestalde, zenbait herritarren boikotak sistema osoa kolokan jar zezakeela ohartarazi zuen. Gaiak mahai gainean uzteko bozketan alde bozkatu zuen, beti ere, berak proposatutako bilera horren baldintzapean.

Plataformatik sozialistari erantzun zioten udal gobernuak gastu handia egin zuela informazio kanpainan eta beraz ez zela ezjakintasunak sortutako jarrera.

Ikusleen artean ere egon ziren bateko eta besteko eritziak. Plataformako kideek soseguz hitz egin zuten. Atez ateko sistemaren aldekoek akusazio gogorrak eginez kontsultaren aldekoei: “sois unos egoístas”, zioen batek; “vosotros, los de fuera”, beste batek , plataformako zenbait kideren jatorri etorkinari aipua eginaz. Benetan iraingarria izan zen atez ate sistemaren aldeko kide honen interbentzioa.

Alkatearen jarrera moldatuz joan zen plenoa aurrera egiten zuen neurrian: haseran “ez da beharrezkoa” zioen, gero “ez du zerikusirik gaur erabaki behar dugunarekin”, bukaeran Herri Kontsulta egitea onartzeraino, hori bai, atez ate sistemaren ezarpena gelditu gabe. Horregatik, korporazioaren gehiengoak kontsultaren aldeko nolabaiteko jarrera izanik, ezin dugu ulertu zer presa zuten hartu ziren erabakiak hartzeko. Badirudi, kontsultaren aldeko jarrera azaldu bai, baina, hartutako erabakiak kontutan izanik, benetan  Herri Kontsulta egiteko inolako asmorik ez zutela.

Gai-zerrendan zeuden hiru puntuak adostasun zabalarekin onartu ziren. Eusko Alkartasunaren aurkako botoekin.

Ondorioak:
Alkatea
eta bere gobernu taldea: atez-atekoaren alde, kontsultaren alde baina atez-atezko sistema ezartzeko prozesuarekin gelditu gabe.
Eusko Alkartasuna: atez-atekoaren aurka, lehenbaitlehen kontsulta egitearen alde.
Aralarreko zinegotzi bat: atez-atekoaren alde, lehenbaitlehen kontsulta egitearen alde.
Aralarreko beste zinegotzia: atez-atekoaren alde, kontsultaren aurka.
EAJ-PNV: atez-atekoaren alde, kontsultaren beharrik ikusten ez baina egitea oztopatu gabe.
PSE-EE-PSOE: atez-atekoaren alde, Plataformaren eta udal gobernuaren artean bilera bat egitearen alde kontsultaren beharrik ez izateko.

Hau dena dela-eta, Herri Kontsultaren alde eta Atez-ate sistemaren aurka Plataformak lortutako firma kopurua ikusita, Eusko Alkartasunak atez-ateko sistemaren aurkako jarrera berresten du, eta pozez txalotzen du Kontsultaren aldeko Herri Plataformak  Usurbilen lortu duen aurrekaririk gabeko mobilizazioa.

Las basuras a Referéndum (I)

La Plataforma a favor de una Consulta Popular respecto al sistema de recogida “puerta a puerta” arranca al alcalde la promesa de realizar la Consulta.

En el momento de la redacción de este escrito cerca de 800 usurbildarras, con su nombre, DNI y firma han solicitado la realización de una Consulta Popular para dilucidar si se implanta definitivamente el sistema de recogida denominado “puerta a puerta”. Sistema cuestionado por los promotores de la Consulta.

Un hito importante en la definitiva implantación del sistema ocurría en el Pleno Municipal extraordinario celebrado el 13 de febrero. En el mismo, se presentaban 3 puntos a tratar: la aprobación del proyecto de recogida “puerta a puerta”, la aprobación definitiva de la constitución de la empresa sociedad anónima que gestionará la recogida “puerta a puerta” y la reforma de las tasas a aplicar en la recogida de las basuras.

Decenas de personas se personaron y abarrotaron el salón de plenos, tanto las que apoyan la celebración de la Consulta como las que la critican. La víspera, los promotores de la Consulta solicitaron por escrito la que se quedaran sobre la mesa los temas a tratar pues consideraban que eran cuestiones sustanciales respecto al sistema de recogida, sistema que debería ser dilucidado previamente mediante Consulta Popular.

El alcalde inició la sesión sin intención de plantear el dejar los temas a tratar sobre la mesa. Ante esto, el portavoz de Eusko Alkartasuna (EA), Luismari Ormaetxea, solicitó formalmente que los puntos quedaran sobre la mesa hasta que se tratara qué iba a ocurrir con la Consulta; ya que lo que se quería aclarar con la Consulta estaba íntimamente relacionado con los temas a tratar a lo largo del Pleno y por tanto lo condicionaban. Hasta 6 veces solicitó dejar los diferentes temas sobre la mesa a lo largo del Pleno ante el indisimulado disgusto del señor alcalde; pero la ley obliga y se tuvo que votar.

Lo que al principio se esperaba un Pleno para tratar la implantación del sistema “puerta a puerta” se convirtió en un Pleno del “Consulta sí, Consulta no”.

El grupo municipal de EA se posicionó en sintonía con lo que solicitaba la Plataforma, es decir, suspender el Pleno dejando los temas sobre la mesa y proceder de manera urgente a la realización de la Consulta Popular. Además volvió a posicionarse, como lo ha hecho siempre, radicalmente en contra de este sistema de recogida en Usurbil.

La posición del grupo municipal Aralar fue un tanto esquizofrénica. Mientras uno de sus dos concejales pedía que se dejaran sobre la mesa los temas mientras no se realizara la Consulta; el otro concejal, con una actitud neo-estalinista, con un discurso de “yo tengo la razón, luego no necesito de ninguna Consulta Popular”, con un cinismo que le llevaba a afirmar que el resto de la población, por no haber firmado, estaba a favor del “puerta a puerta”, se posicionaba radicalmente en contra de la consulta. Eso sí, ambos se posicionaron a favor de implantar el sistema “puerta a puerta”.

El único concejal del PNV realizó una calurosa defensa del modelo de recogida “puerta a puerta” y ante la cuestión de la Consulta Popular consideró que la corporación tiene suficiente legitimación para decidir sin necesidad de ninguna Consulta pero que en todo caso no la iba a impedir. Y consecuentemente en el momento de solicitar que los temas quedaran sobre la mesa, se abstuvo. Una abstención con un cierto regusto de no aceptación o no necesidad de la Consulta.

La concejal socialista realizó también una encendida defensa del modelo “puerta a puerta” que reconoció conocer en primera persona en municipios de la zona mediterránea. Ante la Consulta, afirmó que su solicitud se debía al “miedo” de esos ciudadanos firmantes y a su poco conocimiento del “puerta a puerta”, y proponía que el gobierno municipal se reuniese con este grupo de vecinos para “aclararles” en qué consiste, planteando incluso que tras esa reunión se podría retirar la solicitud de realizar la Consulta Popular. También advirtió de que un posible planteamiento de boicot al sistema de recogida “puerta a puerta” hundiría definitivamente el proyecto. En la votación pidió que se quedaran los temas a tratar sobre la mesa mientras no se realizara dicha reunión.

Desde la Plataforma se le respondía que el gobierno municipal no había escatimado en medios comunicativos e informativos y que no era una cuestión de desconocimiento.

Entre las decenas de asistentes también hubo intercambio de opiniones y reproches. Los promotores de la Consulta en un tono sosegado y conciliador, y los defensores del “puerta a puerta” en un tono acusatorio: “sois unos egoístas”, o incluso insultantes: “vosotros, los de fuera”, haciendo referencia al origen emigrante de algunos de los presentes.

El alcalde fue graduando su posición respecto a la Consulta desde un “no hace falta”, “no tiene nada que ver con lo que hoy tenemos que debatir”, hasta acabar aceptando, a regañadientes, que la Consulta Popular se iba a realizar; eso sí, sin parar con la implantación del sistema “puerta a puerta”. Habiendo semejante mayoría entre los concejales, aparentemente, a favor de responder favorablemente a la realización de la Consulta no acabamos de entender la urgencia de tener que tomar las decisiones que se tomaron a lo largo del Pleno, salvo que realmente lo que se busque es una situación de hechos consumados. Esto es apoyar la Consulta con la boca pequeña, es decir, sin ninguna intención de realizarla.

Los tres temas a tratar en el Pleno se aprobaron por amplia mayoría con el voto en contra de EA.

Conclusiones:
Alcalde y su equipo de gobierno: A favor del “puerta a puerta”, aparente postura favorable a la Consulta pero sin paralizar la implantación del sistema “puerta a puerta”.
Eusko Alkartasuna: En contra del “puerta a puerta”, a favor de la Consulta inmediata.
Un concejal de Aralar: A favor del “puerta a puerta”, a favor de la Consulta inmediata.
Otro concejal de Aralar: A favor del “puerta a puerta”, en contra de la Consulta.
PNV: A favor del “puerta a puerta”; no necesidad de la Consulta pero sin impedir que se realice.
PSOE-PSE-EE: A favor del “puerta a puerta”, a favor de una reunión aclaratoria entre la Plataforma y el Gobierno Municipal que pueda evitar una Consulta.

Ante los hechos acaecidos a lo largo del Pleno, ante la masiva recogida de firmas a favor de una Consulta Popular y la paralización del proyecto de sistema de recogida “puerta a puerta” el grupo municipal de Eusko Alkartasuna se reafirma en el rechazo del sistema y saluda con optimismo la movilización social sin precedentes que está gestionando la Plataforma a favor de la Consulta Popular.

Iruzkinak

  1. DAVID CONTRA GOLIATH O COMPARACIONES ODIOSAS DEL ATEZ-ATE

    Por un lado el Ayuntamiento de Usurbil

    - Millones de pesetas gastados en publicidad.
    - Miles de horas de trabajo.
    - Cientos de horas en Reuniones.
    - Decenas de apariciones en Prensa,Radio,Television
    - Un premio a la publicidad de ARGIA
    etc…

    Por otro lado la PLATAFORMA EN CONTRA DEL ATEZ ATE

    - Con dos o tres personas
    - Sin medios economicos, unos pocos €uros
    - Sin sacar mucho ruido
    - En unas pocas horas
    - Mas de 800 firmas conseguidas

    Si tal y como dicen, toda Guipuzcoa esta mirandonos de reojo, a modo de conejillo de indias, estos datos les deberian preocupar, porque al ayuntamiento de Usurbil, esta claro que NO

    ErantzunEzabatu
  2. Si la concejal socialista conoce perfectamente el puerta a puerta, lo podria plantear en Lasarte y convencer a su amiga la alcaldesa, de esa forma se podria hacer una planta de compostaje entre Usurbil y Lasarte y los costes bajarian mucho. Incluso, tambien se lo puede plantear a Odon en Donostia, en Renteria, en Irun etc.Tambien esta concejal podria explicar en que pueblos mediterraneos ha estado y que niveles de recogida tienen, asi como costos y metodos.
    Lo que todabia no se sabe es, que haran con la materia organica recogida algo que, me gustaria saber. Si alguien lo sabe se lo agradeceria.

    ErantzunEzabatu
  3. Atez atekoa jasangarria ote?2009(e)ko otsailaren 25(a) 19:28

    Oso ondo, diote zaborraren arazoari buelta emango zaiola, bai baina ze prezio ordaindu beharko dugu denok?. Nork ordainduko ditu sortuko dituen gastu guztiak?. Garai hauetan ez ote dago beste lehentasunik dirua publizitatean barra barra gastatzen ibiltzen aritzean baino?. Proiektu hau ekonomikoki jasangarria al da?. Ezer gutxi dakigu hontaz. Agian Usurbil herri “txiki” batean egin daiteke. Hori ikusteko dago, abian jarri baino lehenago 1000 bat herritar kontra azaldu dira. Zenbat izango ote dira urte amaieran proiektuaren “onurak” ikusi (edon jasan) ondoren. Gauzak horrela badirudi ankamotz hasten dela gauza. Bainan bideragarria ote da Donosti, Errenteri edo Irun bezelako hirietan martxan jartzea?. Eta ez bada nolatan izan daiteke atez ateko sistema zaborraren arazoari buelta emango dion sistema?. Natura zaindu behar da bai bainan gauzak ezin dira egin edozein preziotara. Azken aldi honetan ingurugiroaren jasangarritasunaz guztion ahotan dabilenean ez genuke ahaztu behar jasangarritasun ekonomikoaz ere, xoxak guztionak direnean behinik behin.

    ErantzunEzabatu