Zalantzak eta galdutako botoak

Igandean ospatuko diren hauteskundeek, Usurbilen besteetan baino garrantzia gehiago izango dute.

Azken egunetan botoemaileen asmoak kondizionatu nahi dituzten zenbait inkesta publikatu dira. Erabakia ez dutenei “boto erabilgarria” ematera deitzen dutenak. Aukera gehien dutenen artean lehendakari ez-txarrena omen dena bozkatzeko.

Baina boto horrek, itxuraz erabilagarria dena, Usurbilen ez du batere baliorik.

Gipuzkoan, aukera gehien duten alderdien parlamentari kopurua ia erabakita dago. Milaka boto behar lirateke emaitza horiek aldatzeko. Alberdi apalagoen (EA, PP, EB, Aralar) aukerak, ordea, boto gutxiren menpe daude. Eta boto gutxi horiek alde batera edo bestera alda ditzakete emaitzak.
Horregatik, Eusko Alkartasunari botoa ematea dagoen botorik erabilgarriena da. Zure botoa, Gasteizen gobernu, aurrerakoi, instituzioekiko arduratsu, fidagarri, abertzale eta bakebidean konprometitua lortzeko ezinbestekoa izan daiteke. Txikien artean handiena izatea oso garrantzitsua izan daiteke, eta erabilgarriena.

Usurbilen berriz, Eusko Alkartasunaren emaitza on batek, zera esan nahiko du: bere zinegotziek defendatzen dituzten  eta benetan usurbildarroi axola zaizkigun gaiek babes sendo bat jaso dutela.
EA babestea beste alderdiei abisu bat ematea izango litzateke hartzen ari diren zenbait erabakien inguruan.

Horregatik, Usurbilen boto erabilgarri bakarra, EA-rena da. Eman botoa Eusko Alkartasunari!

La indecisión y el voto perdido

Estas elecciones autonómicas van a tener en Usurbil más relevancia que en otras ocasiones.

En los últimos días se nos están presentando encuestas “generadoras de opinión”, que pretenden condicionar el voto a los indecisos y a aquellos que consideran el “voto útil” aquel que se da al candidato a Lehendakari menos malo de entre los que más opciones tienen.

Pero ese voto, supuestamente útil, bien sea dirigido a Juan José Ibarretxe o a Patxi López, en Usurbil, es un voto perdido.

En Gipuzkoa, el número de parlamentarios de los dos grupos mayoritarios están prácticamente decididos. Harían falta miles de votos para cambiar el resultado. Los grupos minoritarios (EA, PP, EB, Aralar), sin embargo, con unos pocos cientos de votos de diferencia entre ellos pueden obtener resultados muy diferentes. Por eso el voto a Eusko Alkartasuna es un voto de lo más útil. Tu voto puede convertir a EA en el grupo parlamentario que condicione un gobierno progresista, institucionalmente responsable y solvente, de marcado carácter nacionalista y comprometido con la pacificación del país. Ser el mayor entre los minoritarios es de lo más útil e importante.

En Usurbil, un buen resultado de Eusko Alkartasuna en estas elecciones va a interpretarse como un respaldo de las posiciones que están defendiendo sus concejales en muchos de los temas que están preocupando enormemente a los usurbildarras.
Un apoyo a EA sería un toque de atención al resto de los partidos y de las decisiones que éstos están tomando.

Por todo esto, el voto realmente útil, en Usurbil, es el voto a EA. Vota Eusko Alkartasuna.

Iruzkinak

  1. Zortzi urte luze igaro dira 2001eko Maiatzak 13ko hauteskunde gogoangarri haietatik. Urte hauetan guztietan gauzak aldatzen joan dira eta orduan koalizio haretan sinistu bagenuen ere, jende asko dago aspertuta PNV-ren ausardia falta eta Madrilekiko sumisio eta obedientziarekin. Espainolismoari ezetz esan eta Lopez Lehendakari ez izateko modu bakarra Eusko Alkartasunak, ahalik eta botu gehien izatea da. Bost parlamentari izatea nahikoa da PNV-k PSE-rengana jotzeko daukan asmoa eragotzi eta gobernu abertzale bat izateko modu bakarra.
    Lasai egon, Usurbildarrok arduratsu jokatuko dugu. Usurbildarron botua EUSKO ALKARTASUNA!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Zortzi urte luze igaro dira 2001eko Maiatzak 13ko hauteskunde gogoangarri haietatik. Urte hauetan guztietan gauzak aldatzen joan dira eta orduan koalizio haretan sinistu bagenuen ere, jende asko dago aspertuta PNV-ren ausardia falta eta Madrilekiko sumisio eta obedientziarekin. Espainolismoari ezetz esan eta Lopez Lehendakari ez izateko modu bakarra Eusko Alkartasunak, ahalik eta botu gehien izatea da. Bost parlamentari izatea nahikoa da PNV-k PSE-rengana jotzeko daukan asmoa eragotzi eta gobernu abertzale bat lortzeko.
    Lasai egon, Usurbildarrok arduratsu jokatuko dugu eta. Usurbildarron botua EUSKO ALKARTASUNA!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Egia esan nik ez daukat erabakia zeini botoa eman.
    Abertzalea eman nahi dut, baina PNVei ez diot eman nahi .
    Egia esan hemen esaten duzuenak ez dakit zentzu asko duen baina, agian ni bezala dudan dagoen batentzat balio dezake.

    Behintzat Usurbilen nahiko ondo ari zeratenez segi lanean.

    ErantzunEzabatu
  4. "Ez dakit" bezela firmatu dun horri esango nioke nik ere erabaki bera hartu nula ta bakarra enaizela jakitiak lasaitu ittenaula. Orain, gauza bat esan nahi dit hi, PNVri okurrittu re ez botua ematia, baño ez Usurbilgo kontungatik bakarrik, hoikin ez deulako herri hau altxako baizik. Eta Aralarri buruz zer esan. Usurbilen Batasunan gauza berdina emateue ta Euskal Herri mailan zer esan haundik ere ez due. Ezker batua emateue ta...

    ErantzunEzabatu