Juan Mari Torrealdai epaituko dute

Epaiketa abenduaren 15ean hasiko da.Juan Mari Torrealdai herritarra 2003ko otsailaren 20an atxilotua izan zen. Atxiloketa denboran tratu txarrak eta tortura jasan izana salatu zuen.

“Euskaldunon Egunkaria” egunkariaren itxiera-prozesuan elkarte ez-zilegiekin lankidetzan jarduteagatik prozesatu gisa, abenduaren 15etik aurrera epaituko dute.

Horren guztiaren aurrean, Juan Mari Torrealdairen Giza Eskubideak, eskubide zibilak eta, horien artean, batez ere, errugabetasun printzipioa errespetatuak izan daitezela eskatzen dugu.

Aldi berean, inputatzen zaizkion delituak funtsa gabeak direnez, Juan Mari Torrealdai herritarrari gure elkartasuna eta babesa azaltzen diogu.

Iruzkinak