Zubietako eskola txiki publikoa

Usurbilgo udalak ez du serioski arazoari heltzen.Urtarrileko 26an ospatutako Udal Batzarrean idatzi bat aurkeztu zen bere eztabaida eta bozketarako non Eskola Txikien egoera orokorra azaltzen zen eta "etorkizunerako nahiak" adierazten ziren.

Idatzi hau oso generikoa zenez Hamaikabateko zinegotziek idatzi hori herriko egoerara gerturatu eta kokatzeko asmoz zuzenketa aurkeztu zuten.

Zuzenketa hori ez zen kontuan hartua izan eta beraz, Zubietako eskolaren eta Aginagako eskolaren aldeko konpromezurik ez zen onartu. Ondoren, Udal Gobernuak, PNV eta Aralarrek onartu ez zuten zuzenketa:

"Eskola txiki publikoek egiten duten hezkuntza lan garrantzitsua aitortuaz, Usurbilgo udalak ondorengo konpromezuak hartzen ditu:

1.- Usurbilgo Udalak gertuen dituen eskola txiki publikoak babestuko ditu (Aginagako eta Zubietako eskola txiki publikoak) bere eskumenen barruan baliabide materialak eskainiaz – kalitatezko hezkuntza eskaini ahal izateko – eta beste administrazioekin harremanak izanez beren bizi-iraupena bermatua izan dadin.

2.- Zubietako eskola txiki publikoaren egoera larria ezaguturik, hilabete luzeetan atzeratzen joan den Udal Hezkuntza Mahaia 10 egunetako epean bilduko da, Zubietako gurasoek eta irakasle taldeak Mahaiko kideei zuzenean beren egoera azal dezaten eta Usurbilgo Udalak zer egin dezakeen azter dadin."
 

Iruzkinak