ETAren amaiera exijitzen du Hamaikabatek

ETAk bere burua helburu politikoak lortzeko prozesu demokratiko baten eragile eta bermatzaile bezala aurkeztea guztiz onartezina da Hamaikabatentzat.

Hamaikabaten ustez, euskal gizarteari eta honek aukeratutako erakundeei dagokie lehenik ETAren amaiera egiaztatzea.

ETAren komunikatu berria dela eta, Hamaikabatek bere nahigabea erakutsi nahi du erakunde terroristari exijitzen zaion pausu bakarra ez duelako eman oraingoan erez, hau da, behin betirako eta baldintzarik gabe desagertzea.

Idatzi berri honetan, behin betiko su eten egiaztagarria eman ez, eta gainera, bere burua Euskal Herriarentzako helburu politikoak lortzeko prozesu demokratiko baten eragile eta bermatzaile bezala aurkezten du berriz ere. Hamaikabateko gizon eta emakumeok guztiz ukatzen diogu erakunde terroristari paper hori jolasteko aukera.

Demokrazian zilegitasun politikoa berma dezakeen bakarra gure herriaren borondatea dela errepikatzen dugu Hamaikabaten eta, horrexegatik, ahalegin handia eginez eraiki ditugun herri-erakundeak dira gure herriari buruzko erabaki guztiak hartzeko foroak. Euskal Herriaren eskubide politikoen defentsarako borroka bide baketsuetan tinko lanean jardun den gizartearen gehiengo zabalak egin du. Hori ukatzeak, ETAk bere eldarniozko kontakizun historikoarekin egiten duen bezala, bere burua gure historiaren eta gure herriaren garapenaren ardatzean kokatuz, ez du ez historia ez eta errealitatea aldatuko.

Bestetik, Hamaikabatek mahai gainean jarri nahi du biolentziaren amaieraren egiaztapena egiteko unea iristen denean, eskarmentu handiko nazioarteko ikuskatzaileak ongi etorriak izango badira ere, euskal gizarteari eta honek aukeratutako erakundeei dagokiela lehendabizi ETAren behin betiko amaiera konprobatzeko egiaztamen neurri eta prozedurak zeintzuk izango diren erabakitzea. Zentzu honetan, erabat zorrotzak izan beharko gara Euskal Herriko gizon eta emakume guztiak.

Azkenik, “behin eta berriz gatazka demokratikoki gainditzeko borondatea” erakutsi duela dio ETAk bere azken idatzian eta, horren haritik, Hamaikabatek berriz nabarmendu nahi du ETAk hartu beharreko erabaki bakarra, erakutsi behar duen borondate osoa, armak eman eta bere amaiera adieraztearena dela.

Hamaikabat exige el cese definitivo de ETA

Hamaikabat considera inaceptable que ETA se presente como agente activo y garante de un proceso democrático para la consecución de objetivos políticos.

La verificación de la disolución de ETA corresponde, en primer lugar, a la sociedad vasca y a sus instituciones.

Ante el nuevo comunicado de ETA, Hamaikabat lamenta que, una vez más, no se trate del único paso que se le exige a la organización terrorista, es decir, el cese definitivo y sin condiciones de su actividad.

En este nuevo texto, lejos de declarar un alto el fuego permanente y completamente verificable, ETA vuelve a presentarse a sí misma como agente activo y garante de un proceso democrático para la consecución de objetivos políticos para el pueblo vasco, una papel que Hamaikabat le niega rotundamente a la organización terrorista.

Desde Hamaikabat reiteramos que la única fuente de legitimidad política en democracia es la voluntad popular de nuestro pueblo y que, por tanto, las instituciones populares que hemos construido con esfuerzo son el foro en que deben debatirse todas las cuestiones que afectan a nuestro país. La lucha por los derechos políticos de Euskal Herria la ha llevado a cabo una mayoría social que se ha mantenido firmemente en las vías pacíficas, y negarlo, como lo hace ETA con su delirante relato histórico, otorgándose un papel central en la historia y desarrollo de nuestro pueblo, no va a cambiar ni la historia ni la realidad.

Por otro lado, Hamaikabat desea expresar que cuando llegue el momento de la verificación del final de la violencia, si bien la experiencia de observadores internacionales será bienvenida, es a la sociedad vasca y a las instituciones por ésta elegidas, a quienes corresponde arbitrar las medidas y procesos de verificación necesarias para comprobar la disolución definitiva de ETA. En este sentido, todos y todas deberemos ser extremadamente exigentes.

Por último, y ante la “firme voluntad de ETA de solucionar el conflicto democráticamente”, como escribe en su último comunicado, Hamaikabat insiste en que la única decisión que corresponde a ETA en este sentido es la de entregar la armas y disolverse.

Iruzkinak