Baratza jabeak kezkaturik kutsadura mailarekin

atallu-baratzak.jpg

Atalluko erriberan dauden baratzen jabe talde batek bere kezka azaldu dute udaletxearen aurrean beren lurretan ematen den kontaminazio mailagatik.

Lurjabe hauen arabera "Atalluko urbanizazio lanak egiterakoan ez ziren behar bezela bildu, bildu beharrekoak ziren euri-urak, ur beltzak eta industria-urak."

"Ez da horrelakorik egin, eta, ondorioz, negargarria da erretenaren egoera: euri-urak, ur beltzak eta industria-urak jasotzen dituenez kiratsa dario, eta, euri-kolpe bat eginez gero, inguruko baratzak kutsatzeko arriskua etengabea da, hala gertatu zen lehengo urtean."

"Lur sailetarako bidearen egoera ere ezin txarragoa da, urbanizazio-lanaz arduratu den enpresak ez baititu egin - nahiz guri hala agindu - bidea egokitzeko behar ziren lanak."

Hau guztia dela-eta, lurjabe talde honek udaletxeari eskatzen diote:

" Atalluko Industrialdeko baratzen segurtasuna arriskuan egon ez dadin, har daitezela beharrezko neurriak hango euri-urak, ur beltzak eta industria-urak biltzeko lanak egiteko; har daitezela, orobat, beharrezko neurriak lur-sailetarako bidea egokitzeko."

Lotura duen idatzia: Ur zikinak Loiolako araztegira

Los propietarios de los huertos preocupados por los niveles de contaminación

Un grupo de propietarios de huertos de la ribera de Atallu ha mostrado su preocupación ante el ayuntamiento por los niveles de contaminación que se da en sus terrenos.

Según estos propietarios "cuando se realizaron las obras de urbanización de Atallu no se recogieron como se debía las aguas pluviables, las aguas residuales y las aguas industriales."

"No se ha hecho nada de esto, y en consecuencia, es lamentable la situación de la acequia: como recoge las aguas pluviales, aguas residuales y las industriales apesta y, con lluvias torrenciales, el riesgo de contaminar los huertos del entorno es permanente, como ocurrió el año pasado."

" La situación del camino de acceso a las parcelas es más que malo, ya que la empresa encargada de la urbanización no ha hecho los trabajos de adecuación del camino, aún habiendo sido prometido por ellos."

Por todo esto, este grupo de propietarios solicita al ayuntamiento:

"Para que la seguridad de los huertos de Atallu no esté en riesgo, que se tomen las medidas oportunas para que se realicen las obras de recogida de aguas pluviables, residuales e industriales; que se tomen, en general, las medidas necesarias para adecuar el camino de acceso a las parcelas."

Escrito relacionado: Aguas residuales a la depuradora de Loiola

Iruzkinak

  1. El ayuntamiento se lava las manos2011(e)ko ekainaren 19(a) 01:52

    En el tema de la contaminación de las riberas de Atallu
    http://www.diariovasco.com/v/20110618/costa-urola/atallu-industrialde-inguruko-jabeek-20110618.html

    ErantzunEzabatu
  2. Aire garbiak bira nazan2011(e)ko ekainaren 19(a) 12:27

    eta ur zikinek ito gaitzan.

    ErantzunEzabatu