Haurreskolako tarifak igo egiten dira

haurreskola1.jpg

Azken udal batzarrean behin betiko izaeraz onartu ziren haurreskolako tarifak. Bai ikastolak, bai guraso taldeak aurkeztu zituzten alegazioak ez ziren aintzakotzat hartu.

Tarifak onartzeko alkateak kalitatezko botoa erabili zuen, berdinketa gertatu ondoren, eta alderdi sozialisteko zinegotziaren kolaborazioa izan zuen, bera abstenitu egin baitzen.

Tarifa berriak: Tarifa haur eskola 2011

Krisi egoera honetan Udal Gobernuaren sensibilitate falta harritzen gaitu, familiek ordu gutxiago eramaten dituzte beren semealabak haurreskolara kuotei ezin dielako aurre egin. Udal gobernuak ikuspegi ekonomizista hutsarekin jokatzen ari da eta tarifak igo ditu gastuak eta dirusarrerak berdindu ahal izateko.

Berriro ere eskola publikoaren egokitasunaz gogoeta egiteko aukera galdu da. Gogoeta inoiz baino beharrezkoa dugu herrian.

Las tarifas de la Escuela Infantil suben


En el último pleno se aprobó definitivamente las tarifas de la Escuela Infantil. No se tomaron en cuenta las alegaciones presentadas tanto por la ikastola como  por el colectivo de familias.

Para aprobar las tarifas el alcalde utilizó su voto de calidad, tras darse un empate, y tuvo la colaboración del partido socialista que se abstuvo.

Nuevas tarifas: Tarifa haur eskola 2011

Nos sorprende la falta de sensibilidad del equipo de gobierno en estos tiempos de crisis. Las familias llevan menos horas a sus niños y niñas a la escuela infantil porque no pueden hacer frente a las cuotas. El gobierno municipal está actuando con una visión meramente econocimista y ha subido las tarifas para equilibrar los gastos e ingresos.

Una vez más se ha perdido una oportunidad para reflexionar sobre la enseñanza pública. Esta reflexión es más necesaria que nunca.

Iruzkinak