Laikotzat dute burua eta errito katolikoak kopiatzen dituzte

bebe.jpg

Azken udal batzarrean "Haur jaio berriei harrera zibila egiteko udal erregistroko ordenantza" hasieraz onartu zen (Ordenantza)(Fitxa). Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratzen denetik 30 lanegun izango dira erreklamazio eta alegazioak aurkezteko.

Gaur egungo gizartearen aniztasuna kontutan izanik inoiz baino beharrezkoagoa da erakundeen laikotasuna bermatzea, herritar guztiek duten bizitza ulertzeko era, beti ere legeen barruan, bermatu ahal izateko.

Hildo horretatik udalak onartu berri du "hileta eta omenaldi zibilak egiteko ordenantza". Ordenantza hau oraindik ez da behin betiko onartua izan.

"Haur jaio berriei harrera zibila egiteko udal erregistroko ordenantza" Legazpiko udalak 2009ko uztailean onartu zuenaren kopia bat da. Erderazko bertsioa 2009ko abuztuaren 4ko, Gipuzkoako aldizkari ofizialaren 144. alearen 131. orrian dago.

Gure ustetan idazkera aldetik kontraesan ugari ditu eta oso nahasia da; eta horrek, ordenantzaren benetako helburua zein den iluntzen du. Zer egin nahi da? bataio zibilak?. Haur jaio berriak bake epaitegiko erregistroan erregistratu behar dira, udaletxean enpadronatu behar dira, eta orain, nahi duenak erregistro berri honetan.

Laikotasunaren izenean katolizismoaren erritoak kopiatzen ez al gara ari? hurrengoa zer izango da? komunio zibilak? sendotza zibilak?

Kontutan izanik jaio berriak zenbat erregistroetan inskribatzen diren zertarako beste bat sortu? katolikoek beren zentso propioa dute bataioen bidez, oso ondo; laikotasunaren printzipioak "bataio zibilen" beharra al du?

Ordenantzaren idazkera hain nahasia denez herritarren ekarpenak eskatzen ditugu ordenantza hobetzeko, ordenantza beharrezkoa bada! zuen zai geratzen gara erreklamazioak egin ahal izateko.

Van de laicos y copian ritos católicos


En el último pleno se aprobó inicialmente la "ordenanza para el registro municipal de la acogida civil a los reción nacidos" (Ordenantza)(Fitxa). Se ha abierto un plazo de 30 días hábiles, tras su publicación en el Boletín Oficial de Gipuzkoa, para presentar reclamaciones y alegaciones.

Teniendo en cuenta la pluralidad de la sociedad actual es más relevante que nunca garantizar la laicidad de las instituciones, para así mismo garantizar, siempre dentro de la ley, la manera de entender la vida de toda la ciudadanía.

En ese sentido la corporación acaba de aprobar la "ordenanza para funerales y homenajes civiles". Esta ordenanza todavía no esta aprobada definitivamente.

"La ordenanza para el registro municipal de la acogida civil a los recien nacidos" es una copia de la que aprobó el consistorio legazpiarra en julio de 2009. La versión en castellano se puede leer en el ejemplar 144 del Boletín Oficial del 4 de agosto de 2009, en la página 131.

A nuestro parecer el escrito tiene numerosas contradicciones y es muy enrrevesada; y eso, no aclara cual es el verdadero objeto de la ordenanza. ¿Qué se quiere hacer?¿Bautizos civiles? Los recién nacidos hay que registrarlos en el juzgado de paz, hay que empadronarlos en el ayuntamiento, y ahora, el que quiera en este nuevo registro.

¿No estamos, en nombre del laicismo, copiando los ritos del catolicismo?¿Qué será lo siguiente? ¿Comuniones civiles? ¿Confirmaciones civiles?

Teniendo en cuenta en cuantos registros hay que inscribir a los recién nacidos, ¿para que crear uno nuevo? Los católicos tienen su propio censo a través del bautismo, muy bien; el principio del laicismo, ¿necesita de los "bautismos civiles"?

Como la redacción de la ordenanza es tan confusa solicitamos aportaciones a los vecinos/as para poder mejorarla, ¡Si es que es necesaria! Quedamos esperando vuestras aportaciones para poder hacer reclamaciones.

Iruzkinak