Euskararekiko udal irizpide zorrotzak… edo ez hain zorrotzak

Zer gaude, "amigismo" eta "entxufismo" kasu berri baten aurrean?
udaltzain-ikurra.jpgEzaguna da Usurbilgo udalak bere zerbitzuak euskaraz eman ahal izateko egiten dituen ahaleginak. Batzuetan batek baino gehiagok gehiegikeriatzat jo ditzakeen neurriraino. Adibidez, iristen diren fakturak ez ordaintzea euskaraz iristen ez badira.

Udaltzain bat lanuzte edo baja egoeran dago, eta luzerako denez ordezko baten bila ibili dira.

Bertako udaltzain lanpostu poltsa ezean beste udalekoetan bila ibili ondoren Hernani udaleko lanpoltsako M.P.I. kontratatu da. Nahiko larria ez bada udalak bere lan poltsa propio eguneratua ez izatea, larriagoa da udal hizkuntz baldintzak ez betetzea.

Usurbilgo udaltzain lanpostuek 3. hizkuntza eskakizuna dute. M.P.I udaltzainak ez du euskara maila hori eta hala eta guztiz kontratatu zaio; baldintza ez-ohiko, bitxia ez deitzearren, batekin: "izendatuak sei hilabeteko epea izango du 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko eta hori bere kontura egin beharko du, udalari jakinaraziko diolarik egiaztatzen duenean" (2011/0138 alkate dekretua).

Eta sei hilabete hauetan ez badu egiaztatzen, egoera berdinean geundeke? Zergaitik ez da martxan jarri udaltzain postua betetzeko lanpoltsa baten osaketarako prozesua? eta baldintza guztiak egiazten dutenen artean beharrezkoak direnak kontratatu? zer gaude, "amigismo" eta "entxufismo" kasu berri baten aurrean?

Iruzkinak

  1. No hay garantías en las pruebas de acceso a funcionario2011(e)ko otsailaren 25(a) (16:43)

    Segun he podido saber los examenes para acceder a funcionario en Usurbil suelen ser diferentes segun sean en euskera o en castellano.
    Recientemente ha ocurrido con el examen para acceder al puesto de técnico de contratación y personal.
    Nadie se preocupa de comprobar que los examenes son iguales?

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina