Hiri baratzeak egiteko bidea hasi du Udalak

70 inguru lur sail ditu udalak herritarrei lagatzeko. Eskaera eskaintza baino handiagoa izanez gero, zozketaz erabakiko da nori utzi.
huerto-urbano-basel.jpgNahiz eta Usurbilgo Udalak jornada osora teknikari bat izan Nekazal aktibitatea sustatzeko ezer gutxi egin du azken urteetan; ezer egin ez duela ez esatearren. Errua ez da berea noski, udal agintariek beste zereginetan entretenitu baidute (Atez atekoa zabor bilketa sistema ezartzen adibidez).

Inguruko herrietan aldiz ekimen batzuk martxan dituzte. Hemen adibide bat:

"Aisialdirako baratzeak jartzeko zenbait udal partzela herritarren eskura jartzeko bidea hasi du Orioko Udalak. Lur sail horien erabilera arautzeko erregelamendua onartu zuten otsaileko azken udalbatzarrean, herritar batek egindako
eskaerari eta Tokiko Agenda 21ean jasotako helburu zehatzei erantzunez eta nekazaritza ekologikoa bultzatu nahian.

62,5 eta 69 metro koadro arteko 70 inguru partzela ditu Udalak uzteko Kosta Tailerraren atzeko aldean, errio aldera, eta eskaeraren arabera erabakiko da zenbat prestatuko diren lagatzeko. Aurreneko goldaketa Udalak berak egingo du eta, hortik aurrerakoa, erabiltzailearen kontura izango litzateke.

Baratzea hartzeko baldintzei dagokienez,ordenantzak onartzen direnean egingo dira publiko guztiak, baina aurrerapen gisa, udal iturriek horietako batzuen berri eman dute: Orion erroldatutako herritarrei bakarrik utziko zaizkie lurrak; langabetuek, jubilatuek eta pentsionistek izango dute lehentasuna; norberak kontsumitzeko produktuak bakarrik landatu ahal izango dira eta, horrenbestez, debekatuta egongo da bertatik ateratako produktuak saltzea; bizikidetza
unitate bakoitzeko baratze bat emango da eta ezingo dira animaliak bertan eduki edota gorde."

(Karkara, Orioko eta Aiako aldizkariatik jasoa)

Iruzkinak

  1. y si el tecnico de medio ambiente está tan entretenido a saber cómo hacen en el ayuntamiento el seguimiento de la extraccion y tratamiento de los lodos de la depuradora de ingemar. viendo la deriva de ingemar en los últimos tiempos y su actitud y poca sensibilidad con los derechos de los trabajadores seguro que el respeto al medio ambiente no sará su prioridad. al loro!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina