Zubietako Herri Batzarra, zertarako?

zubieta_1.jpgEz da lehen aldia kritikatzen dugula Zubietako Herri Batzarraren funtzionamendua eta azken lau urteetan ezer gutxi egin izana.

Martxoaren 15ean izandako ezohiko plenoan, beste behin ere, agerian geratu zen Herri Batzarraren eta Auzo-alkatearen garrantzia nola ulertzen duen gaur egungo Udal Gobernuak. Hutsaren hurrengoa.

Pleno honetan, besteak beste, Zubietari eragiten dizkion bi gai landu ziren, gehiengo osoa eskatzen zutenak gainera; hau da, gai garrantzitsuak. Alde batetik Herriko Arau Subsidiarioen testu bateratua eta, bestetik, udal herri-bideen inbentario berria.

Aurreko bi alkateek, Ormaetxea eta Altuna jaunek, Zubietari eragiten zien gaiak udalean landu aurretik Zubietako Herri Batzarraren iritzia eskatzen zioten. Oraingoari bost ajola zaio.

Hamaikabateko zinegotziek, Plenoan, Herri Batzarrak bi gai horiekiko ze iritzi zuen galdetu zuten, zeren espedientean Herri Batzarraren iritzia azalduko lukeen inolako idatzirik ez baitzegoen. Erantzuna ebidentea zen: ez zioten eskatu. Zertarako? bi zinegotzi zubietarrak izanik!; Zertarako? auzo-alkatea (Imanol Azpiroz) zinegotzia izanik!

Egoera hau zubietarrentzat errespeto falta dela  iruditzen zaigu. Bi hilabete barru Herri Batzarra berrituko da, hauteskundeak izango dira. Espero dugu hauteskundetara aurkezten diren auzotar hautagaiak benetan sinistea auzo-erakunde horretan eta dituen ahalmenak erabiltzea Zubietaren onerako.

Gure aldetik esan, Hamaikabaten esku baldin badaude udal gobernu zereginak Herri Batzarraren iritziak eta proposamenak oso kontutan hartuko dituela; kontutan izanik Usurbilgo Herriak 100.000 euro jartzen dituela urtero Zubietaren hobekuntzarako.

Iruzkinak

  1. Eta, zertan gastatu dira 100000 euro horiek urte hauetan?.

    ErantzunEzabatu
  2. azpiroz jaunak kriston abilidadea dauka leku guztietan egoteko eta eguna kolpe zorririk jo gabe pasatzeko. "zubietarron" izenean hitz egiten. diru hori zertan gastatu den jakin nahiko nuke. Azpiroz bakarrik ez, zubietan orain dela gutxi aterrizatu eta berarekin batera dabiltzan "txontxongilo"ek ere berdin! lotsagarria

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina