Liberazioak banatu dituzte udal politikoen artean

plenoa110628.gif
noaua.com

Atzoko Udal Batzarrean politikoen liberazioak edo lanpostuak erabaki zituzten. Udal gobernuko 3 pertsonek izango dute soldata: alkateak, Mertxe aizpurua; lehen alkate-ordea, Alaitz Aizpurua; eta 2. alkate-ordea, Jone Urdanpilleta.

Azken legealdian udal gobernuko 2 liberatu aritu dira.

Orain bi legealdi, gobernuko 3 pertsona - alkatea barne - liberazio erdiarekin (jornada erdia kobratuz alegia) aritu ziren.

Atzoko Batzarrean Aralarreko zinegotziek beraientzat liberatu bat eskatu zuten. Eskaera hau ez zen onartua izan.

Se han repartido las liberaciones entre los políticos

En el Pleno Municipal celebrado ayer se decidieron las liberaciones o puestos de trabajo de los políticos. Trabajaran con sueldo 3 miembros del grupo gobernante: la alcaldesa, Mertxe Aizpurua; la primera teniente alcalde, Alaitz Aizpurua; y la segunda teniente alcalde: Jone Urdanpilleta.

En la última legislatura trabajaron con sueldo 2 miembros del gobierno.

Hace dos legislaturas, lo estuvieron 3 personas del gobierno - alcalde incluido - pero en estos casos a media jornada.

En el Pleno de ayer los concejales de Aralar solicitaron un liberado para ellos. Esta petición no fue aceptada.

Iruzkinak

  1. Si con el tiempo se retrata cada uno el solito.
    Cuando lei en su día este articulo me creo cierta extrañeza la actitud materialista y en cierta manera poltronera de Aralar. No me cuadraba que pidieran puestos de trabajo. Pero la lectura del último noaua (nº 467)ha despejado mis dudas ya que son ellos mismos los que reconocen que el no logro de esas pretensiones económicas frustraron un gobierno de coalición Bildu-Aralar.
    Otros que se presentan con grandes discursos idealistas... pero en la trastienda... cuando nadie escucha...

    Texto integro de aralar:

    "Mertxe Aizpurua alkate andereak kargua hartzerakoan esandakoaren haritik, jarrera irekia dela azpimarratu behar dugu; hau da, informazioa emateko eta gainerakoen aportazioak jasotzeko prest agertu dira. Beraz,
    lanerako eta elkarrizketarako giro egokia dagoela oro har, esan genezake.
    Aipatu bestalde, hasieran gobernuan parte hartzeko gonbita luzatu zigutela (Batzorde bat edo gehiago hartzeko ardura eta Gobernu Batzordean ordezkaritza izatea), baina euren egitekoa gauzatzeko hiru liberatu planteatzen zituztela eta gainerakoei ez zietela liberazio-zatirik eskaintzen ikusita, ez sartzea erabaki genuen. Izan ere, gure iritziz, alderdi bereko hiru liberatu gehiegizkoa
    dela iruditzen zaigu. Udal Kirol Patronatuan eta udalerri euskaldunen
    mankomunitatean (UEMA) Aralarrek ordezkari bana du. Gure aldetik, jarrera irekia eta eraikitzailea mantenduko dugu.
    Esan bezala, oro har, giro ona dagoen arren, izan genuen hasieran desadostasunik alderdien eta zinegotzien ordain-saria finkatzeko unean. Udal gobernuak Bilduren sarrerak hobetzen eta gainerako alderdi guztiena kaltetzen
    zuen proposamena egin zuen, beste inorekin hitz egin gabe. Ikusita gainerako alderdiak proposamenaren aurka jarri ginela, euren proposamena zuzendu eta aurreko legegintzaldiko formula mantentzea erabaki zen.
    Beste kontu garrantzitsu bat. Herrian euskal eskola publiko baten aldeko “Aukera” guraso-taldea sortu da eta harremanak izan dituzte partidu guztiekin eta Gipuzkoako Hezkuntzako Ordezkaritzarekin. Beraien eskaerari eman daitezkeen soluzio guztiak aztertu behar dira. Bestalde Udarregi Ikastolak 2013ko irailerako eraikin berri bat egin nahi du eta finantziazio egoki eta bideragarri bat landu beharko da udalean eta nola ez Udarregi Ikastolan bertan.
    Herriaren etorkizunerako hain garrantzitsua den gai honen jarraipen sakona egiten ari gara.
    Urtea bukatu aurretik 2012ko aurrekontuen aurkezpena espero dugu eta gure aportazioak egingo ditugu."

    ErantzunEzabatu