Bilduk aurrera ateratzen ditu udal aurrekontuak PNV-ren laguntzarekin

bildu-pnv.gif
Azken haziendako batzordean udal aurrekontuak izan ziren eztabaidagai, eta bozkatuak izan ziren. Batzorde informatzaileetan gobernuak ez du gehiengoa.

Eztabaidaren ondoren bozketa egin zen eta sorpresa. Hamaikabat, Aralar, talde sozialista, baita ere PNV-k, gobernuak aurkeztutako zirriborroaren aurrean kontrako arrazoiak eman zituzten. Bateragarria litzatekeen kalifikatibo bat erabiltzearren “aurrekontu insolidarioak” deituko genieke.

Bozketan, Hamaikabat, Aralar eta PSE aurka bozkatu zuten; bakoitzak boto banaz; gobernuak, hiru botoekin, alde bozkatu zuen. PNV-k bere eskuetan zuen aurkako botoa erabiliaz aurrekontuak atzera botatzeko eta gobernuari aurrekontu berri batzuk prestatu zitzan behartzeko; hala eta guztiz bozketan abstenitu egin zen.

Honek berdinketa sortu zuen. Reglamentuaren arabera bigarren bozketa egin zen, eta honetan ere PNV abstenitu egin zen. Ondorioz, alkatearen kalitatezko botoa erabiliaz aurrekontuak ontzat eman ziren eta diktamena hurrengo Plenora joango da bere onarpenerako. Plenoan edo Udal Batzarrean Bilduk gehiengo osoa du; ondorioz, oposizioak ezer gutxi du egiteko aurrekontuak atzera botatzeko.

Ez gaude PNV-ko zinegotziaren nahaste edo despiste baten aurrean, bi aldiz bozkatu zuen Bilduren interesen alde, eta paradojikoa bada ere bere –ustez- interesen kontra.

PNV eta Bilduren arteko pakto berri baten aurrean al gaude? Izan zen Atez Atekoaren aurrean.

Oso jakina da Usurbilgo PNV Egibarismoaren alde radikalena dela, eta ondorioz, ezker abertzalearekin elkarlanerako prestasun gehien duena PNV-ren barruan.

Bildu saca adelante los presupuestos con el apoyo del PNV


En la última comisión de hacienda se presentaban los presupuestos para su debate y aprobación. En las comisiones informativas el gobierno no tiene mayoría absoluta.

Tras el debate se procedió a su votación y saltó la sorpresa. Tanto Hamaikabat, Aralar, el grupo socialista, incluso el propio PNV, dieron razones contrarias al borrador del presupuesto municipal, por distintas razones, pero que por utilizar un calificativo común podríamos denominar como “presupuesto insolidario”.

En la votación Hamaikabat, Aralar y PSE votaron en contra; cada uno con un voto; el gobierno voto a favor con 3 votos. El PNV, con la oportunidad de rechazar los presupuestos y volver a devolverlos al gobierno para obligarles a presentar otro borrador, optó por abstenerse.

Esto provocó un empate que reglamentariamente obliga a una segunda votación. Pues bien, en esta segunda votación el PNV volvió a abstenerse. Y con el voto de calidad de la alcaldesa los presupuestos fueron aprobados y el dictamen será trasladado al próximo Pleno municipal para su aprobación. En el Pleno Bildu tiene mayoría absoluta, por lo que la oposición no tiene manera de rechazar los presupuestos.

No estamos ante una confusión o despiste en la votación del concejal del PNV, voto dos veces favoreciendo los intereses del gobierno de Bildu, y paradójicamente en contra de los suyos propios.

¿Estamos ante un nuevo pacto entre el PNV y la Izquierda Abertzale (Bildu)? Ya se dio con el Puerta a Puerta.

Es de sobra conocido que el PNV de Usurbil es el sector más radical del Egibarismo dentro del PNV y por tanto proclive a un entendimiento con la izquierda abertzale.

Iruzkinak

  1. Ya tenemos otro partido que entra en la coaliccion BILDU. Se sale Aralar en Usurbil y entra PNV y asi suma i sigue.
    Primero critican y luego se ABSTIENEN.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkin bat